Vosek bigarren etapa irabazi du eta sailkapenean ez dago aldaketarik

MjU2MA==

Iurretatik Murgiara arteko 78 kilometroak inpernua izan dira txirrindulari askorentzako. Tropeleko indartsuenek aurrera egin dute Zumeltzan gora eta gainerako guztiei ikaragarri luzea egin zaie etapa amaierara arteko bidea. Sailkapenean ondo kokatuta zeuden txirrindulari asko (lehen 25en artean) ere ezinean ibili dira. Goizeko kronoigoerak asko erasan du txirrindularien hanketan.

Kontuak kontu, aurrekoak elkarrekin heldu dira azken metroetara eta Vosek sprintean ez duela parekorik erakutsi du. Abiatu denean usainik ere ez diote hartu. Johansson geratu da bigarren eta Patuzzo hirugarren. Arndt eta Hausler ere talde berean sartu dira.

Beraz sailkapenean ez dago aldaketarik; Arndt, Hausler eta Vosek betetzen dituzten podiumeko hiru postuak.

Bihar azkenengo etapa

Urduñan hasi eta amaitzen den biharko etapan erabakiko da podiumeko koskarik gorenera nor igoko den. Angulo eta Urduñako mendateetan (2. mailakoak) saiatu beharko du Hauslerrek Arndtek sailkapenean ateratzen dizkion 12 segundoak jaten. Iazko antza du aurtengo Birak. Baina iaz egoera alderantzizkoa zen. Hauslerrek zuen maillot horia defendatzeko erantzukizuna eta Arndtek alde ateratzerakoa. Igoera biak elkarrekin egin zituzten, baina jaitsieran Arndtek ihes egitea lortu zuen eta Emakumeen Bira irabazteko behar zituen segundoak atera zizkion Hauslerri.

Podiumerako lehia ere ikusgarri izan daiteke. Marianne Vos hirugarrenaren eta Van Vleuten seigarrenaren artean 21 segundoko aldea bakarrik dago.

Irudia | Marianne Vos goizeko kronoigoeran | Aragazkia: Jon Iglesias | LGPL

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria

Zer duzu buruan “Vosek bigarren etapa irabazi du eta sailkapenean ez dago aldaketarik”-ri buruz

  • Mila esker, Joseba! Biba zu eta zulakoak! Ez dago lasterketa honen berri ematen duen euskarazko egunkaririk. Polixene Trabuduak burua altxako balu!