Txirrindularitza susmopean: dopin mekanikoa

Txirrindularitza susmopean: dopin mekanikoa

Fabian Cancellara txirrindularia susmopean jarri duten zurrumurruak agertu dira azken egunotan. Dopin mekanikoaren erabiltzaile izatea egotzi diote.

Suitzarrak aho zabalik utzi ditu zaletuak hainbatetan. Haren grinak eta haren indarrak erantzunik gabe utzi izan ditu aurkariak. Cancellararen arrastoari jarraitzea ezinezko suertatu zaio bati baina gehiagori. Baina orain txirrindulari suitzarraren dohaiak zalantzan jarri dituzte.

Kanpotik sumatu ere ezin daitekeen motortxo bat bizikletaren barruan sartu eta eskulekuko botoitxo batekin martxan jartzen da motorra. Orduan bizikleta bakar-bakarrik ibiltzeko gai da, pedalei eragiteko beharrik gabe. Mekanismo hori asmatu dute eta txirrindularitza profesionalean erabiltzen dela uste dute.

Aurtengo Paris-Rubaix lasterketako Cancellararen balentria, txirrindularitzako historian oroitzeko modukoa izan zen. Helmugara heltzeko 50 kilometrotara berebiziko ihesaldia egin zuen. Boonenek eta Flechak ezin izan zioten jarraitu. Eta aurki dopaje mekanikoaren zurrumurruak zabaldu ziren.

Motorra piztu eta ondoren ihesaldia omen dator. Flandres eta Paris-Rubaix-en hala egin zuela uste da eta hori erakusten duen bideoa zabaldu duten sarean. Halako bizikleta batekin, jada 50 urte betean dituen Davide Cassanik Italiako Giroa irabaziko lukeela dio.

Hainbatek motorraren pisuak abantaila oro ezerezean utziko lukeela dio, baina Cancellarak lasterketa horietan, helmugatik kilometro gutxira bizikleta aldatu duela diote orain.

Bideo honetan dituzue azalpen guztiak:

http://www.youtube.com/watch?v=pp7ws1_dAAM

 

MjU2NA==

Irudia | Cancellararen ihesaldia Paris-Rubaix lasterketan | zz | Creative Commons By SA
Txirrindularitza susmopean: dopin mekanikoa

Zer duzu buruan “Txirrindularitza susmopean: dopin mekanikoa”-ri buruz