Txetxu Rojo hil da
Txetxu Rojo hil da –
Txetxu Rojo hil da 75 urte zituela, Athletic-eko 11 zenbaki mitikoa, One Club Man, 17 denboraldi egin zituen zuri-gorri San Mamesen, 541 aldiz jantzi zuen elastikoa, 1965ean, 18 urterekin, lehen taldearekin debuta egin zuenetik (Cordoba taldearen aurka) 1982an erretiroa hartu zuen arte. Athletic-eko bigarren jokalaria da partida kopuruan historian, Iribarren atzetik! Piru Gainza aurrelari mitikoaren oinordeko duina, 67 gol ditu bere baitan, gol emanzalea zen gehiago, harritzeko fisiko eta bere ezker hanka bikainaz.
Jose Francisco Rojo Arroita, 1947an Leioan jaioa, “Txetxu Rojo” edo “Rojo” izenez ezaguna, “Polvorilla” ere deitzen zioten, aipatu, bere anaia Jose Angelekin, bera baino bost urte gazteagoa, zazpi denboralditan aldagela eta taldea partekatu zituena, Salinas anaiak ondoren, Williams anaiak orain… Kopako 2 titulu eta UEFA Kopako txapeldunordea izan zen 1977an, Juventusen aurka galdutako finala, eta ligarik ez zuen inoiz irabazi. Espainiako ligan 403 partidu jokatu eta 48 gol sartua, Espainiar selekzioarekin 18 alditan jokatu zuen. Futbol gizona beti, lehen eta bigarren mailako hainbat aulkitan ere izan zen entrenatzaile, Lezaman kategori txikietan hasi eta Bilbao Athletic, Athletic (birritan), Celta de Vigo, Osasuna, Lleida, Salamanca, Zaragoza eta Rayo Vallecano taldeak zuzendua. Milesker eta Agur jauna!
?? 17 denboraldi #AthleticClub-en.
?? 541 neurketa, Athleticen historian partida gehien jokatu dituen bigarren futbolaria, bakarrik Iribarren atzetik.
?? Baloiaren jenioa, ezker ahaztezina.Mito batek utzi gaitu.
?? Goian bego, Txetxu ?
— Athletic Club (@athletic_eus) December 23, 2022