Superligaren bukaera?  

 Superligaren bukaera? –

Errege Koparen ajearen ondoren, futbola berriro ohi bezain zalapartatsu agenda mediatikoaren erdigunean kokatu da aste honetan berriro ere. Zer gertatu da orain?

Florentino Perez Real Madrileko presidenteak zuzendutako Superliga txapelketa berria sortu dutela. Txapelketa honetan ustez handienak diren 12 klub aukeratu bakarrik egongo dira, eta Txapeldunen Ligaren ordez, hau jokatuko dute. Taldeak momentuz, hauek dira: Real Madril, Manchester United, Juventus, Bartzelona eta Liverpool dira sustatzaileak eta Atletico Madril, Arsenal, Tottenham, Manchester City, Chelsea, Inter eta Milan gainontzeko kideak. Berria igande gauean eman zuten eta erreakzioak ugariak izan dira. Alde batetik, UEFA Europako Futbol Elkarteen Batasunak liga eta federazio nagusiekin babesean kaleratutako oharra, mehatxu eginez, Superligako taldeak beste lehiaketa guztietatik kanporatuko dituztela. Berri honek futbolaren industria eta lehiaketa eredua hankaz gora jarri du eta erreakzioak anitzak izan dira. Zaletu, talde, jokalari ohi, entrenatzaile, futboleko kazetari eta Europako talde handiek (Bayern Munich-en kasua) ezezkoa eman zioten Superligari.

Azken ordukoa:

Bizitza motzegia izan du Superligak. Aurrera zioan txapelketa bertan behera geldituko dela ematen du. Talde alemaniarren ezezkora talde ingelesak batu baitira.

Chelsea-Brighton City partidan 1.000 zaletu inguru batu ziren Stamford Bridge estadioaren kanpoaldean, Superligaren kontra protesta egiteko. Zaletuen presioak direla medio, bart egindako bilera batean talde ingelesak Superligan parte hartzeari uko egin diote. Liverpool taldeko presidenteak zaletuei barkamena eskatzeko komunikatu bat ere atera zuen.

Talde ingelesei talde italiarrak batu zaizkie, txapelketaren interesa zalantzan jarri baitute. Eta hala, txapelketa honek sortutako zalaparta guztia ezerezean geldituko dela dirudi.

Futbolaren negozioa urrutiegi iritsi behar zela entzun da aste honetan, kapitalistegia zela. Orain dugun futbol eredua zaletuena eta klase baxukoena balitz bezala. Superliga oraingo futbol ereduaren beste aldaera bat besterik ez zen, millioiak mugitzen dituen negozio usteldu bat, Qatarren mundiala eta Miamiko Ligako partidu hori izango ziren bezala. Futbolak aspaldi utzi dio bere jatorriari men egiten, ez gaitezen engainatu.

Superligaren bukaera?  

Nire begietatik ...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude