[Azalak] Realaren txapela, gaurko prentsa idatzian
[Azalak] Realaren txapela, gaurko prentsa idatzian –
Realeko emakume taldeak Espainiako Erregina Kopa erdietsita bere historiako lehen txapelketa irabazi zuen atzo. Balentriak bere isla izan du Euskal Herriko egunkarietako azaletan, Gipuzkoako hedabideetan batez ere.
.
Hiru hamarkada luze zeramatzan Realak txapelketarik irabazi gabe, harik eta emakumeen taldeko kapitain Sandra Ramajok -bere ibilbideko azken partidua ei zuen- Erreginaren Kopa jaso zuen arte.
Partida Granadan jokatu zuen Ligako talderik gazteena izan den Realak -22,6 urteko adin mediarekin-, txapelketa irabazi berria zuen Atletico de Madrid ahaltsuaren kontra.
Donostiarrek buelta eman behar izan zioten gainera partidari: 0-1 galtzen hasi ondoren, Kiana Palaciosek egin zuen berdinketa, eta Nahikari Garciak 1-2koa, garaipenaren gola.
Zorionak!
.
Euskal Herriko egunkarietan
.
Espainiako kirol hedabideetan
Finalaren laburpena: