Real Madrilen atzoko porrota: komunikabide batzuk haserre eta beste batzuk alai

Nola ez, Espainiako (eta Euskal Herriko hegoaldeko lau lurraldetako) egunkari salduenera jo du lehendabizi. Azalean, Pellegrini jotzen dute kanporaketaren erruduntzat eta bere kaleratzea eskatzen dute. FUERA! handi bat da titularra. Editorialean ere gogor jotzen dute entrenatzailearen aurka. Recoletos taldeko kirol egunkaria kanpaina gogorra ari da egiten entrenatzailea kaleratzearen alde. Baina ez dira oportunistak, porrot hau baino lehenagotik baitator jarrera.

As egunkarian, partidaren narrazio gogorra egiten dute. Alfredo Relaño zuzendariarentzat ere, sorpresa izan da partida galtzea eta taldeaz gehiago espero zuela dio bere Yo digo analisian. Azalera Catástrofe hitza eraman dute hitz bakarrean.

Madrilgo Prisa taldeko As egunkariak, Kataluniako prentsa zurien porrotari burla egin diola dio. Sport-ek “II. Galaxiak zulo beltzean bukatu du” titulatu du. Mundo Deportivok aldiz, “Agur hamargarrenari”. Biek ala biek, Sportek zakarrago, Mundo Deportivok estilo leunagoan, Madrilgo zurien eliminazioan asko sakondu dute.

Munduko egunkarietan atzoko partidaren emaitzak nolako eragina izan zuen ikusteko, El Mundo Deportivok galeria bat prestatu du.

Real Madril kanporatuta: Madrilgo hedabideak haserre

Irudia | Real Madril kanporatuta: Madrilgo hedabideak haserre | Marca | LGPL