Muniain Kapitainaren agurra: “Aitortzen dut izan zerela ene bizitzaren onena, baina orain maitia lehen baino lehen aska gaitezan”
Muniain Kapitainaren agurra –
Iker Muniainek ez duela Athleticen jarraituko iragarri du, Athleticek zabaldutako bideo baten. Aurrelari nafarrak 15 denboraldiren ostean utziko du talde zuri-gorria. Muniainek 75 gol sartu ditu Athleticekin, 2 Superkopa titulu erdietsi ditu, Kopako 5 txapeldunordetza, eta 25. Errege Kopa desiratua. Milesker Iker emandako poz itzelagatik!