Mikel Astarloza lizentziarik gabe, ustez EPOarekin positibo eman ostean
Mikel Astarloza lizentziarik gabe, ustez EPOarekin positibo eman ostean
Duela egun batzuk, pozak hartuko zuen Tourreko etapa irabazi zuelako. Bere bigarrena zen: hau baino lehen, 2003an Tour Down Underreko etapa bat lortu zuen Australian. Tourraren aldean txikikeria bat.
Ez zela garailea, bakarrik heldu beharko zuela irabazi ahal izateko… hala zioen. Baina lortu zuen, txirrindularien probarik handienean..
Ekinez eginaren garaipena zen.
Mikel Astarloza bera bezala, euren jarraitzaileak ere zoratzen zeuden.
Gaur penaz egongo da Mikel, eta penaz eta haserre jarraitzaileak. UCIk lizentzia erretiratu dio, ustez, lehiaketaz kanpo, ekainaren 26an egindako kontrol batean, EPOarekin positibo eman duelako.
Euskaltel-Euskadi taldean bigarren positibo kasua da aurten, Iñigo Landaluzek Dauphiné Liberéko lehen etapan CERArekin positibo eman baitzuen.