Realaren garaipena, Maitane Urbietaren ahotsean
Realaren garaipena, Maitane Urbietaren ahotsean –
“Aurrera mutilak” zioen tokian “Aurrera Reala”; Realak ereserkia aldatu eta emakumeen taldeak lehen txapelketa irabazi, dena bat. Asteburu honetan talde txuriurdinak kopako finala jokatzen zuela-eta, Euskadi Irratiak baliabide eta azpiegitura franko erabili zituen entzuleei Granadako partida helarazteko.
Hiru Erregeen Mahaian, estudioan, Txetxu Urbieta eta Kepa Iribarrekin batera, Irene Paredes, Paris Saint Germaineko jokalari legazpiarra, eta Juanan Larrañaga, Realeko jokalari ohi azpeitiarra izan ziren; eta Los Carmenes futbol zelaian bertan Maddi Garmendia, Jon Altuna eta Maitane Urbieta kazetariak. Azken honek egin zuen partidaren kontaketa, eta grina biziz kantatu zituen gipuzkoarren golak.
Beraiek ere jaso zuten kopa!
.
Berdinketaren gola
REALAREN GOLAAAAAAAAAAAAAA
Gure erreginak indarrarekin kontatu digu
?@MaitaneUrbieta pic.twitter.com/IloUEB87v4— Hiru Erregeen Mahaia (@3ErregeenMahaia) 2019(e)ko maiatzaren 11(a)
.
Garaipenaren gola
BIGARRENA ERE BARRURAAAA @Atleti 1 – 2 @RealSociedadEUS
? @MaitaneUrbieta pic.twitter.com/KezIowSoOT
— Hiru Erregeen Mahaia (@3ErregeenMahaia) 2019(e)ko maiatzaren 11(a)
.
Partida bukaera
Realak lortu du Erreginaren Kopako garaipena!!
ZORIONAK!!!!!!!!! pic.twitter.com/8eE7OtQrUF
— Hiru Erregeen Mahaia (@3ErregeenMahaia) 2019(e)ko maiatzaren 11(a)