La Marseillaise, eta Gora Euskadi!

La Marseillaise, eta Gora Euskadi! –

Egunotan Munduko Pilota Txapelketa jokatu da Bartzelonan. Lehen aldiz pilotari profesionalek ere txapelketan parte hartzeko aukera izan dute, eta Frantziaren izenean lehiatu diren euskaldunak izan dira domina gehien erdietsi dituztenak.

Trinketeko finaletan ere, soinean Frantziako elastikoa zuten pilotariek eskegi dituzte urrezko dominak. Buruz Burukoan Baptiste Ducassou itxasuarra aise nagusitu zaio Espainiaren izenean lehiatu den Eneko Maiz billabonarrari, eta bikoteka Larralde eta Bilbaok Diaz Balleza eta Cabello Tello mexikarrak menperatu dituzte.

Alta, sari banaketan pilotari txapeldunek argi utzi nahi izan dute nongoak diren, podiumean ikurriña astinduta:

.

Irudiak euskaldun asko poztuko dituen arren, ukaezina da naturala izan beharko lukeena bitxikeria legez aurkeztu beharra amorragarria zaigula. En fin, edozelan ere, Zazpiak Bat aldarrikatzen duen ikurriña La Marsellesa entzun bitartean atera izanak harritu gaitu gehien.

.

Frantziaren izenean lehiatu diren euskaldunak izan dira domina gehien erdietsi dituztenak.* Txapelketako argazkiak, hemen.
La Marseillaise, eta Gora Euskadi! La Marseillaise, eta Gora Euskadi!

3 pentsamendu “La Marseillaise, eta Gora Euskadi!”-ri buruz

  • Argazkiak ikusita auzo-lotsa: zer dela-eta emakumeek minigonaz jantzita jokatu behar? Berek hautatu al dute galtza luzeak bastertzea?
    Norbaitek erantzuna ematen badu, eskerrik asko!

  • Euskal Herriko selekzio ofiziala kirol guztietan.

  • Oso ongi ikurriña ateratzea, baina hala ere frantziako koloreak defenditu ditu kantxan. Eta ikusi ez baduzu ere, frantziako selekziaren garaipena oapatzerakoan marseillaisea kantatu dute… Ikurriña soberan da. Frantziaren alde jokatu nahi badute koherenteak izan daitezela..