Joseba Beloki eta Anne Igartiburu New Yorkeko maratoian

Haiekin batera, beste bi gasteiztar ezagun: Eneko Llanos triatloilaria -Hawaiiko Ironman gogorrean parte hartu zuen duela hilabete eskas- eta Martin Fiz maratoilariak ere korrika egingo dute. Martin Fizek Gasteizko hainbat emakume gidatuko ditu New Yorkeko kaleetan barrena. Maratoiaren eguna festa handia da New Yorken; ia 40.000 lasterkarik izena eman dute eta beste milaka errepide bazterretan pilatzen dira dira parte hartzaileak animatzeko. Brooklyn, Queens, The Bronx eta Manhataanetik igarotzen da proba.

New Yorkeko maratoia azaroaren 7an izango da.

New Yorkeko maratoiaren irudia

Irudia | New Yorkeko maratoiaren irudia | ezezaguna | Creative Commons By SA
Anne Igartiburu, Joseba Beloki, maratoia

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude