Istiluak eta 14 atxilotu Athletic-Erroma partidan
Istiluak eta 14 atxilotu Athletic-Erroma partidan –
Beste behin istiluak futbol partida baten inguruan, zale ultra eta ez hain ultra, gizonak, biolentzia eta futbola, kirol “eder” honen aurpegi tristeena ikusi ahal izan zen Bilbon atzokoan. Hamalau pertsona atxilotu dituzte (eitb) eta bi segurtasun zaindari eta 15 ertzaina zauritu dira Europa Ligako Athletic-Erroma partidaren aurretik eta ondotik, San Mames futbol-zelaiaren inguruetan izandako istiluetan, lau italiar eta bertako hamar zale dirudienez. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, istiluak 17:30ak aldera hasi dira, Italiako zaleentzako sarreran, “Erromako jarraitzaile batzuek dispositiboko agenteen aurka egin dutenean; agenteek esku hartu dute, zaleen arteko liskarrak saihesteko”. Atxilotuetako bat ertzain-etxean dago; gainerakoak aske utzi dituzte jada, beharrezko izapideak egin ondoren. Segurtasun-operatiboa “entsegu” gisa planteatu zen finalera begira, baina Erromako jarraitzaileen sarrera “atzeratu” egin zen, polizia-lerro batek estadiora eraman baitzituen. Ondorioz, operatiboa aldatu behar izan zuten. “Hori ez da gertatuko (finalean), estadioaren perimetro osoa itxita egongo delako eta hortik kanpo beste eraztun batzuk egongo direlako”, adierazi du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak kazetarien aurrean.
…