Indar Baskoniak Baskonia-Maccabiren partida gaitzesten du

Indar Baskoniak Baskonia-Maccabiren partida gaitzesten du –

INDAR BASKONIAK BASKONIA-MACCABIREN PARTIDA GAITZESTEN DUIndar Baskoniak “erabateko gaitzespena” adierazi du Maccabi Tel Aviven aurkako partidari. Izan ere, horren helburua “Israel normalizatzea da, “hamarkadetan zehar herri palestinarra okupatu eta sarraskitu duen estatu terrorista”. Azpimarratzen dute, gainera “Euroligan parte hartzea proiektu sionistaren irudia garbitzeko erabaki politikoa dela”. Horregatik, “Maccabi Euroligatik kanporatu beharko lukete”.

Hilabete hauetan, Baskoniako zaletuak Palestinarekin Elkartasuna plataformarekin parte hartu du, partida bertan behera uzteko kanpainan. “Balioak kirolaren gainetik daudela” nabarmendu dute. Bai eta, “Maccabiren aurkako partidak Israelek Palestinan egiten ari den genozidioa ikusezin bihurtu nahi du, horregatik ez litzatekeela jokatu behar defendatzen dugu”.

Kanpainan zehar partida aurrera eramateko arduradunei hau gelditzeko eskatu diete. Hori lortzeko eta estatu sionistarekiko harremanak eteteko, beharrezkotzat jo dute “gure artean antolatzea eta presioa egiteari”. Hori dela eta, ostiralerako manifestaziora gerturatzeko deialdia egin dute, 18:30tan Iparralde gizarte-etxetik abiatu eta Araba Arenan bukatuko da. “Israelen aurpegi garbiketari ez: Maccabi kanpora” lemapean.

Azkenik, partidua ospatuko balitz, “lehen laurdenean zehar partidan ez sartzeko eta, gero, pabiloiaren barruan Maccabi modu aktiboan baztertzera” deitzen ditu baskoniazale guztiak. “Palestinako herriari emandako elkartasunak oihartzuna emateko, bai eta Israelgo estatu genozidako kirol ordezkari handienetakoa den Maccabiren presentzia desnormalizatzeko” helburuarekin. Beraz, “harmailak bandera palestinarrez betetzera eta palestinar herriaren alde ozen oihukatzera” gonbidatzen ditu zale guztiak.

MACCABI KANPORA!

PALESTINA ASKATU!

Indar Baskoniak Baskonia-Maccabiren partida gaitzesten du

5 pentsamendu “Indar Baskoniak Baskonia-Maccabiren partida gaitzesten du”-ri buruz

  • Tel-Aviveko lehengusuak kontatu dit herrialdean shock egoeran daudela komunikatu hau dela eta. Jendea kalera atera da gobernuaren dimisioa eskatzera.
    Lortu duzue, mutilok!

  • Euskal zilborkeriaren enegarren adibidea.

  • Mikel Haranburu 2025-02-07 12:37

    Zentzudunak bagina, aislatuko genuke Israel deituriko muntaia guztiz, alor guztietan, toki guztietan. Bere burua estatutzat, gainera demokratikoa, jotzen duen entitate batek Palestina deuseztatzeko asmoa erakutsita, norberak jakinen nola, baina planetatik erauzi beharra dago.
    Ez gara munduko zilborra, baina uzkia ere ez.

  • Aupa Mikel, nahi duzun bezala. Eta ea Maccabik gaur irabazten duen eta zerbeza batzuekin ospatzen dugun.

  • Mikel Haranburu 2025-02-07 21:35

    Aupa Doron, ea den nik nahi dudan bezala, bai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude