Ezkurdia 22 Altuna 21

Ezkurdia 22 Altuna 21 –

Ezkurdia 22 Altuna 21
ARITZ LOIOLA / FOKU

A ze finala jokatu duten bi pilotariek, aspaldiko lau térdiko final onena zalantzarik gabe, inoizko lau térdiko final onena ere agian, emozioz betea, bikain aritu dira pelotariak, ikuskizun dizdiratsu eta gogoangarria Bilboko Bizkaia pilotalekuan bizitakoa.

Bietako edozeinek irabazteko finala, oso berdindua joan da, azken tantoak zoratzekoak, baina Txapela Nafarroara joan da azkenean. Joseba Ezkurdiak arbizuarrak hirugarren aldiz jantzi du lau t’erdiko txapela (2018, 2019 eta 2022), hirurak Altunaren aurka lortutakoak, eta binakako bi ere baditu. Altuna III.ak bere lau térdiko zapigarren finala zuen jarraian, baina amezketako artistak ez du zortea aldeko izan azken tantoan, lehiaketa ikaragarria eta final mundiala jokatu duen arren. Azken bost txapelak bien artean banatu dituztela aipatu, eta aspaldiko lau térdiko final onena izan dela zalantzarik gabe. Azpian finala berriz ikusteko aukera nahieran eitbn esteka. Milesker eta zorionak bi pilotariei emandako ikuskizun eta gozatuagatik!

Ezkurdia

“Final ikaragarria izan da, eta oso pozik nago. Egunero babesten nauten guztiei eskaintzen diet txapela. Gutxitan jokatu izan dut hain partida gogorrik, eta nire gorputzak hain ondo erantzuteak harro sentiarazten nau. Lan asko dago txapelaren atzean, eta izugarri kontentu nago”.

Altuna III

“Lehen zatian izugarri sufritu dut fisikoki, eta horrek eragina izan du gerora. Halere, kastari esker sufritzen jakin dut, eta detaile txikiengatik ez dut irabazi. Penatuta nago, baina egia da baloratu beharra dagoela 26 urterekin lortzen ari naizena”.

ikusi finala hemen

Ezkurdia 22 Altuna 21
EITB

Ezkurdia 22 Altuna 21