Euskal selekzioa, Nafarroa eta Iparralde kanpoan utzita?
Euskal selekzioa, Nafarroa eta Iparralde kanpoan utzita? –
EUSKAL SELEKZIOA. Batzuk pozik geratuko dira emandako urratsarekin. Betikoa. Zer da hobe ezer ez edo gutxi lortzea. Nire iritziz kasu horretan hobe da edo dena lortzea edo ezer ez.
Badakit 40 urte daramagula euskal selekzioa aldarrikatzen, euskal selekzioaren esperoan. Hau lehenengo urratsa izanda batzuk ontzat emango dute eta pensatuko dute lortu dugula…
Baina, lorpen honek baina pilo dauzka.
Euskal selekzioa izanda naparrak eta iparraldekoak ez daude. Kanpoan geratu dira. Ez da euskal selekzioa; Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako selekzioa baizik. Betikoa.
Zergatik ez dira jarri ados Nafarroako PSNrekin? Akaso ez dira negoziatu hau PSOErekin? Bada esfortzu handiago merezi zuen, bai.
Bide erdian geratzeak ez digu ezer onik ekarriko. Euskal herritarren bereizpen latz hadia baino ez digu ekarriko.
Hori soilik falta zitzaigun naparrei!
Non eta pilotan, gainera! Naparrak kanpoan geratuko dira… Edo okerrago erabaki pertsonala hartzera behartuko dugu pilotari naparrak. Gure arteko bereiztapena areagotzen.
Propaganda politikoan sartuko nuke emandako urratsa… Kea eta propaganda… Euskal herritarrak batu beharrean bereizten… Triste…
Ertzaintza 3 herrialdetara eta kanpoko epaile,baita lege arrotzen ezkuetan utzi zutenean bezela da,gainera orain euskal polizia deitzen ziotek
Tristeagoa da Nafar batek bere buruari Napar deitzea. Zer dugu bada Nafarroa, nafarren batura besterik ez, nola Gipuzkoa Giputz elkargoa den. Bidenabar, Bizkaia ez da Bizkaia, hortaz, Bizkaiko, Bizkaira, Bizkaitik. Selekzioa nahi dugu, baten batek konbinatua, eta ez dakigu geronen herrialdeen izenak zuzen idazten eta deklinatzen. Horrexegatik ez daukagu selekziotik
Nafar batek zer egin behar du ba, EAEn erroldatu? Nahiko litzateke horrekin?
Aurreko batean beste eztabaida bat izan zen foro hauetan, nola izendatu gure herri hau omen den honetan bizi garenak… Nafar izena bera ere proposatu zen (nuen); hura, Nafarroa, izan baita geure estatuaren izen erabiliena edo geure antolakunde politiko goren eta behinenaren izena.
Ez dakit kirol selekzioak direnetz nazioen, herrien ordezkariak, ala estatuenak. Gu orain ez gara estatu, baina bai herri eta bai nazio. Xehetasunetatik aparte, orain bideragarri diren selekzio horiek ez dirateke izanen herri edo nazio osoaren ordezkari, zati batenak baizik: autonomia legeek atonduriko administrazio batenak.
Nafarroa eta Iparralde, ordea, ez dira inolaz ere “kanpoan” geratuko. Zeren eta kanpo horrekiko “barruak” ez baitu Euskal ezer izaterik. Berdin gertatzen zaigu beste erakunde askoren kasuetan: Euskal Herriko Unibertsitatea ezin izan, Eusko Gobernuak bi dira oraingoz, Lehendakaria ezin da lehendakari oso izan…
Areago, selekzioak ordezkariak baldin badira, ezin dira Euskal Selekzio deitu, ezin baitute Euskal den guztia ordezkatu.
Bestalde, datorren egoeran, baliteke Nafarroako kirolariek Espainaren izenean lehiatu behar izatea “Euskal Selekziokoen” aurka, eta Iparraldekoek Frantziaren izenean… Hortaz, inon den kirolik baskoenean, hiru lehiakide elkartuko dira, zeinek ere bere zati bat ordezkaturik…
Izanen bagenu beste mailako izendapen bat aurkitzerik, nola den rugbyan Bost edo Sei ‘Nazioen’ Txapelketa… gaitzerdi…
Huskeria bat: Nafarroan erroldaturiko EAEko pilotariak, ordea, Espainiako Selekzioan ari litezke, Espainiako Kluben arteko Txapelketan Gipuzkoako edo Bizkaikoak Gaztelan edo beste tokitan ari izaten diren bezala?
Munduko euskal pilota txapelketan euskal herritarrak daude Kanadako selekzioan jokatzen. Hortaz suposatzen dut Kanadiar batek EAEko surf selekzioan parte hartu ahal izango duen, edo trebiñuar bat Nafarroakoan…
Oso oker nago?
Propagandak duen garrantzia kontuan izanda, edozein aurrerapen, edonork eginda ere, era tristean iritsiko da. Dena dago etekinaren menpe. Dena da botere-borroka, eta guk botere gutxi daukagu, ezin dugu nahi dugun hori gure erara egin, ez dugu ahalmenik. Negoziatzea da bideetako bat, baina hor ere indarrak du garrantzia, ez dago garaipen handirik lortzerik. Aurrerapen txikiak onartu behar dira (propaganda-etekin logikan). Beste aukera bat, dena lortu behar eta deus lortzen ez den bidean, hor geldi geratzea da. Baina hirugarren biderik ba ote? Argi dagoena da ez dela inor ezer ematera etorriko, kexu gara baina horrek ez du ezertarako balio. Norabidea markatzeak ezinbesteko garrantzia du. Nire ustez, kultura indartu behar da, identitatea landu. Hori ere galbidean dagoela ikusten ari naiz. Kultura hori, euskara barne, indartu ezean, horren guztiaren ondorio den guztia galduko da. Garaiak aldatu dira eta testuingurua ere bai, kontuan hartu beharko da edozein kasutan noraino heltzeko gaitasuna daukagun. Argi dagoena da, gora begira baino, behera begira goazela.
Euskaldunok beti geure burua gutxiesten, dena ala ezer ez horretan, ezereste bidean. Kaiku batzuk besterik ez gara laino artean. Nafarroa garaian gehiengo handi batek gainerako euskaldunekin bat egindako antolakuntzak zergatik nahi ez duen galdetu eta horri aurre egin beharrean, zerbait eginten duenari harrika. Norberaren ahultasuna ezkutatu nahia akaso?
Mendira ez da urrats batekin igotzen, baina urrats bat egin gabe ezin da mendira igo.
MIE arrazoi duzu, aurrerapenak ezin dira gutxietsi! Denaren beharrean gaudelako, ez gaudelako gutxiesteko moduan. Idealik etorriko ez delako, ezta gertutik ere.
Nafarroa, Garaia edo Beherea izan , beti ere, hutsik egin gabe, hizki larriz idatzi beharra dago, euskara baizik mintzatzen ez den leku batean. Bestela ere, zer litzateke Euskadiko selekzioa, gauza negargarri hutsa. Nafarrik gabe? Izenak ez du balio. Eta Zumalakarregik zioen bezala, emazte nafarrak zentzatu baitzuen, borrokarako neronen nafarrak, harpilatzeko arabarrak eta bizkaitarrak, eta desfilatzeko giputzak. Eta bera giputza zen.Selekzioa, hasi selekzionatzen.
Nahiago Sorian erroldatu. Ez duzue entenditzen. Euskadi hitz zerria da, ez da hitza ez da ezer. Inor ez daiteke, berez ez da, Euskadikoa, toki kori ez baita existitzen, era jango selekzio
..
Zer lortu dute jeltzaleek, hau da, Jaungoikoa eta legea-zaleek? Hauxe: Espainiako selekzioak, nafarrez betea, sekulako jipoia eman dio Euskadi puta horri. GORA Euskal …
Nagore, zu behintzat handi usteko nafar zirtzil bat besterik ez zara. Nafarrak, denak zure modukoak izatekotan, segi zuen bide propioarekin, nire ondoan ez zaituztet nahi.
Izatekotan? Horiek hitz larriak dira. Izanez gero agian. Ez gaituzue Maite, nahi hori ez dakit zer den, nahikeria Edo auskalokeria,