Eta zeinek dio kirola osasuntsua denik?
Kirola egiteko inguruko jendeak daukan sukarrak zer pentsatua eman izan dit. Goizean korrika, arratsean txirrinduan, iluntzean gimnasioa, tartean bitamina bat edo beste. Eta hori afizio gisa egiten dutelarik. Goi mailako kirolaren exigentziek zer pentsatua ematen dute, kirola osasuntsua ote den ala ez. 100 metroak aireak baino azkarrago egin ditzaten nahi ditugu, 200 kmren ostean Tourmaletan sprintean igotzea… eta hori guztia makarroiak janaz!
Eufemiano Fuentes, iragan ostegunean Espainian Galgo operazioan dopatzeagatik atxiloturiko medikuak, dopaje terapeutikoa aldarrikatzen du. Zertarako? Ba goi mailako kirolaren arriskuetatik babesteko kirolaria bera. Kirolariak eta medikuak erabakiko lukete ze substantzia eta nola erabili, norberaren gaitasunak potentziatzeko.
Iritsiko da unea, iritsi ez bada dagoeneko, non errekorrak gaindiezinak izango diren. Baina hala ere errekorra eskatuko zaio kirolaria, domina, presioa, babeslea (=dirua) izango badu. Inork ez du bigarren, hirugarren, azken postura kondenatua izan nahi arrakastaren gizarte honetan. Hori bai, anabolizanteak, kortikoideak, odol eta plasma autotransfusioak erabiliz gero, ondo disimulatu eta lagunak ez salatu.
Honen inguruan, ikusi Anitzelen Olasagastiri egindako elkarrizketa. Zintzotasuna behintzat eskertu behar zaio…
http://www.eitb.com/bideoak/telebista/anitzele/osoa/560922/anitzele-joxe-mari-olasagasti-eta-xabier-lete/
45:30minututik aurrera.
Kirola osasuntsua izan daiteke ala ez, noski, baina kasu hauetan badago oker dagoen beste gauza bat ere: prentsan “kirolak” jartzen duen sekzioari izena aldatu eta “konpetizioa” edo “norgehiagoka” izena jarri beharko liokete. Kirola ia dena da, baina konpetizio izaera da prentsan eta gizartean leku berezia ematen diena jarduera hauei. Gainera, “konpetizioa” edo “norgehiagoka” izena erabiliz gero, osasungarri den ala ezaren eztabaidak ez luke jada funtsik izango (“de facto”, jardueretan ez du, baina gizartean eztabaida horrek hor dirau).
Banengoen, ba! Lehenago konturatuta negoen korrika hasiz gero segituan sentitzen nuela ondoeza, arnas falta eta giharretako mina; garagardo lata ireki eta zigarroa piztuta, ordea, sekulako plazerra!
Halakoak saihesteko, arbasoen ohitura on txintxoak berreskeruratu ez ezik, zabaldu ere beharko genituzke mundu zabalera: halatan, baba-jana izan beharko litzateke hurrengo olinpiadetako elikadura ofizial bakarra! Ez zien ba sekulako indarra ematen garai bateko basomutilei?
Nik libre utziko nuke bakoitzak nahi duena jatea… edo dena delakoa. Gauza batzuk kontsumitzea gorputzarentzat kaltegarri izango da, baina konpetizioa bera ere gorputzarentzat kaltegarri da, beraz bat librea bada, bestea ere bai!
Ez da beti kontra egiten diodan berari kontra egiteagatik, baina beste inguru batean orain urte batzuk izan genuen hitzaspertu batean ondorioztatu zutenez, kirola ariketa fisikoz egindako norgehiagoka zen (kirolari, kirolari profesionalak eta soinketa irakasleren baten teorizazioek ondorioztatuta).
Ariketa fisikoak helburu desnerdinak izan ditzeke baina dirudienez kirolak superazioa dakar eta norbera superatzeagatik tranpa egiteak zentzu handirik ez du izango, baina besteei gailentzako…