Damutuko zaizu!!
Trevijano ez da jokalari bat. Akaso entzuna izango duzue Trevijano Park ezizenarekin. Ordizia Rugby Elkartearen zelaia izan da aspaldi honetan.
Zelai orain, egia esan, garai batean Martek baino zulo gehiago baitzituen, eta handiagoak gainera. Bertan gertatu direnekin liburu bat baino gehiago idatz liteke, zer esanik ez klubak jaso duen tratu lotsagarriarekin, baina oroimenean, seguru, azken denboraldi hauetan Trevijanon bizitakoa geratuko zaigu barne barnean: Goi mailako errugbia , giro aparta, jendetza kirol honekin gozatzen, Goierriko herri guztietako gazteak elkarrekin, kanpotar, jator askoak, herritartuta…
Nik behintzat gozatu ederra hartu dut. Eta bukatzera doa…azken festa datorren igandean izango da (Apirilak 26 ,12:00). Ampo Ordiziak, Getxo Artearen aurka jokatuko du Espainiako kopako final-laurdenetan. Damutuko zaizu joaten ez bazara, eta joanez gero ere bai lehenago joan ez izanagatik.