Arranopola, nola elkartu boleibola eta eskola?
Arranopola, nola elkartu boleibola eta eskola? –
Kirola egitea ez da soilik zaletasuna. Osasun kontua ere bada. Pandemia garaian are gehiago. Izan ere, gainpisu edo obesitate kasuetan COVID gaixotasunaren eraginak kaltegarriagoak dira.
Kirola egitean, gorputza lantzen da, ariketa fisikoa egiten da eta kaloriak erretzen ditugu. Odol-jarioa azkartzen denean, arazo kardiobaskularrak saihesten dira. Sendentarismoaren aurka egiten dugu.
Kirolak onura psikikoak ere baditu. Estresa, bakardadea eta tristuraren aurkako sendagaia da. Bizitzeko pizgarria ere bada. Taldeko kiroletan talde-lana sustatzen da. Banakako kirolak normalean beti praktikatzen da norbaitekin, beraz, sozializaziorako lagungarria da.
Kirol mota zerrenda luze eta zabala da. Badaude motor mekanikoak edo tramankulu handiak eskatzen dituztenak (belaontziak, arraun ontziak…). Baina horiek alde batera utzita, gure auzoan praktikatu dezakegun kirol osoenetako batez arituko naiz jarraian: Boleibola.
Boleibola kirol gomendagarria da arrazoi askorengatik:
- Toki mugatu batean kirolari askok parte hartzen dute. Espazioaren aprobetxamendua altua da, pertsona dentsitatea/metro karratuko altua du.
- Ez da kontaktu kirola, hau da, ukabilkada, ostikada, burukada… arerioaren aurka ez dago min egiterik (saskibaloi, eskubaloi edo futbolean ez bezala).
- Gizon zein emakumeentzat egokia da.
- Koordinazioa eta lankidetza lantzen da, talde kirol legez.
Kirola hain aprobetxagarria izanik, eskolan gehiago landu eta zabaldu beharko litzateke.
Desabantaila, izatekotan, zera dugu: ez da korrikaldi luzerik egin behar eta garaiera duten jokalariek abantaila dute, blokeorako batez ere.
Gorputzean lantzen diren atalak: koordinazioa, saltoa, erresistentzia.
Jatorria eta egungo txapelketa nagusiak:
Amerikako Estatu Batuetako Heziketa Fisikoko zuzendari batek asmatu zuen, 1895ean. Willian G. Morganek zuen izena. Bere jokoa, hasiera batean mintonette deitua, segidan egin zen ospetsu Estatu Batutetatik at.
Ekialde Urruneko jokoetan jokatu zen lehenengo aldiz: 1913an, Filipinetan. Boleiboleko Nazioarteko Federazioa (FIVB) 1947an sortu zen eta lehendabiziko munduko txapelketak 1949an jokatu ziren eta 1952tik aurrera lau urtean behin ospatzen dira. Talde nagusiak antzinako SESB (bai mutil zein nesketan), Txekoslovakia (mutiletan), Japonia eta Txina (nesketan) izan dira.
Kirol Olinpiko da 1964az geroztik.
Jokoaren helburua: aurkako taldearen zelaian baloiak zorua ikutu behar du. Taldeek 3 aldiz jo dezakete baloia, esku, beso eta burua erabiliz. Zelaia sareaz bananduta dago. Talde bakoitzak 6 jokalari ditu eta set-etan banatzen da puntuaketa. 3 edo 5 set-etan jokatzen dira partidak.
Boleibol barieante edo aldaerak:
- Hondartzako boleibola: hondartzako arean edo zorua arez bestetako toki batean jolasten da. 6 kideko taldea ordez, bikoteko taldea dago. Parket ordez arean jolasten denez nekagarriagoa izaten da mugitzea. Brasilen hedapen handiko kirola da.
- Biribol: sakonera gutxiko eremuan praktikatzen da. Brazileko Birigui hirian sortu zen, hori dela eta jaso zuen “Biribol” izena.
- Futbolei: esku eta besoak erabili ordez, oinak, belaunak eta burua erabiltzen da baloia jotzeko.