Zurikeria

Zurikeria – 

Irakurle Agurgarria:

Atzo Iarak deitu zidan, nire kuadrillako lagunetako bat, eta Afrikan egingo duen boluntariotzari buruz hitz egin zidan. Erakunde bati 4.000 euro ordainduko ziola kontatu zidan Nigerrera laguntzera joateagatik. Ni guztiz txundituta geratu nintzen. Une batetik bestera, haserrea nire gorputzaz jabetu eta telefonoa eskegi nuen.

“Zelako tontakeria! Erakunde hark, bere diruarekin geratuko zen eta bera; laguntzera joatearen ordez, gauzak okertuko zituen”. “Umeak zoriontsu egingo ditut” esaten zidan Iarak, “zelako leloa… superheroia dela pentsatzen du, ala?” “ume horiek beraien babesaren oihu egongo balira bezala…” “baboa…”. Biraoak besterik ez nituen botatzen.

Behin lasaituta, salbatzaile zuriaren sindromearen fenomenoa etorri zitzaidan burura. Arrazializatutako pertsona edo komunitateen aprobetxamendu ekonomiko, politiko edo sinbolikoa ustiatzen duen praktika soziala. Pertsona edo komunitate horiek, zurikeriaren aurrean, “salbatuak” izaten ari direnak, eta “zorretan” eta “betiereko esker onean” egon beharko lukete.

Sher Herrerak, komunikatzaile sozial eta kazetariaren esanetan, salbatzaile zuriaren sindromea zuritasunaren berrespen bat da, zurikeriari mesede handiagoa egiten diona ia beti, kontzientziak baretzen dizkielako, benetan diren baino pertsona hobeak sentiarazten dituelako, zorionekoago sentitzen direlako eta beren pribilegioengatik esker oneko sentitzen direlako, inoiz baloratu ez zituzten pribilegioengatik, harik eta turismoa besteren miserian egin duten arte.

Ildo beretik, salbatzaile zuriari asko gustatzen zaio jendeari “salbatzen” duela erakustea, horrek dirua, like-ak eta balidazioa mugiarazten dituelako. Gaur egungo, “influencer” rak badaude sindrome honen menpe, esate baterako; Dulceida.

Dulceidak itxuraz errugabeak diren argazkiak igo zituen sare sozialeetara, Afrikan boluntario bezala joan zen erakundearekin “lan” egiten zuen bitartean. Argazki horietan hainbat haur beltz agertzen ziren berarekin selfie bat ateratzen eta eguzkitako betaurreko berriak jantzita zeramaten. Dulceidaren iruzkinak honako hauek ziren: “hakuna matata”, “Zoriontsuak dira hain gutxirekin” edo “Lezioa niri eman zidaten”.

Suposa dezagun, Paris bisitatzen ari zarela. Argazki bat aterako zenuke Pariseko umeekin? Edo eguzkitako betaurrekoak oparituko zenieke?. Erantzuna ezezkoa da. Gainera, ze demontre! Nigeriar ume batek, adibidez, eguzkitako betaurrekoak oinarrizko behar bezala behar izango ditu?

Era berean, argazki-kamera izan ezean, egingo zenuke Afrikarako bidaia? Berriz ere, “ez”. Txarrena da, horrelako pertsonak, zoritxarrez, “influencer” bezala ezagutzen ditugula eta milioika pertsonengana heltzen direla haien argitalpenen bitartez. Antumi Toasijé historialari eta Panafrikar Ikasketen Zentroko zuzendariaren arabera, “Pertsona beltz horiek inpertsonal bihurtzen dira, baina aldi berean eder, eta ‘gauza exotiko’ eta ‘babes behar’ gisa erakutsi behar dira”.

Guzti horrek, ez du esan nahi lagundu behar ez dugunik edota laguntza beharrezkoa ez denik. Izan ere, komunitate batean lagundu nahi badugu, zalantzan jarri behar dugu arrazakeria, eta, entzun eta baloratu komunitate bereko pertsonek gidatzen dituzten prozesuak. Era berean, askotan laguntza beharrezkoa da baina besteei jakinarazi gabe.

Zurikeria