ZETAKen abesti onenak

ZETAKen abesti onenak –

Duela gutxi TikTok bat ikusi nuen eta Zetak taldeari buruz aritu zen. Horretan oinarrituz, Zetak-en abesti onenen zerrenda egitea otu zitzaidan. Aurreko batean euskal abesti erromantikoenari buruz zerrendatxoa egin nuen eta ez nekien zein irizpide erabili: jendearen gustua, arrakasta ikustaldien arabera edo dena delakoa. Abesti batzuk ni jaio aurretik kaleratu ziren. Baina Peio Reparazen gidaritzapean egindakoak ez, horiek nire garaikoak dira. Hori dela eta, nire irizpide pertsonalean oinarrituko naiz bakar-bakarrik.

1- ZEINEN EDERRA IZANGO DEN

Zer egiten du abestia ederrago; akordeek, jiroak, erritmoak, originaltasunak, letrak…? Letren zentzua handik eta hemendik har daiteke, tarteka edo osotasunean. “Zeinen ederra izango den” adiskidetasunari alegoria bat dela uste dut, edo agian maitasunari… ez dago oso argi. Estrofadek inkonexoak dirudite, baina nolabait Nafarroatik Peio beste gertuko norbaitekin egingo den bidaiaz ari dira, erreferente eginez Larrun, Urbasa, belardietara… Lagun minekin ilunabarra / Eternala bihurtuko da / Xuxurlatuko digu ilargiak / Oraindik denok ez gaudela / Gu, Zorionekoak / Gordetako ametsen kutxa irekiak.

2- ITZULERA

Nora itzuli? Nondik itzuli? Galdera hauek airean uzten ditu abesti-perla honek. Nire zerrendan bigarrena. Baina aurrekoa ez bezala, zerbait zehatzagoaz ari da. Izan ere, Herri Urrats 2022ri eskainitako abestia izanik, Koronobirus anormalitateik itzulera gogorarazten digu. Eta noski, Euskal Herriko Ipar eta hegoaldearen arteko lotura azpimarratzea da gai nagusia. Hala, Erramun Martikorena Behen Nafaroako artzain eta abeslariarekin egindako kolaborazioa horretan islatzen da. Peio, Nafarroa Garaikoa eta Erramun, Behekoa. Ikusten zerikusia?

Pirinio bezalako mendikateak banatzaileak direla esan ohi da, baina kanta honek alderantzizkoa erakutsi nahi digu hasiera-hasieratik: “Mendikate honek lotuta“. Gainera “xoriek” (Txoriek) erraz pasatzen dira mendikateko alde batetik batera mezuak eramateko: 

-“Zurekin mintzo direla diote xoriek. Esan zer kanta egin dizuten, Zein gertu gauden”, galdetzen du Erramunek

-“Xoriak mugaren bestalde, Jantzia dute, Doinu dotorez. Gaztelugatxe” | “Ta estali dute Larrun bera ere”. -Erantzun Peiok

 >>Berriro ere, Larrun, erreferente.    Txoriak = Mugalariak.

Espazioa eta sentipena konpartitzen dute alde biek: “Zure zauria nirea da. Ta kantu hau biona. Erkidetasunaren bozeramaile, Zeuen urratsa geurea da, ta [pandemia bukatu ondorengo] itzulera denona“.

“Zure zauria nirea da.” Peiok esaten die iparraldekoei haiek sentitzen duten mina hegoaldekoena ere badela. Benetan sakona adierazten duena, benetan. Esaldi polit-polita, bizitzako beste esparruetara trasladatu dezakeguna, elkartasunaren izenean. Eta harro-harro kamiseta edo sudadera batean eramateko modukoa:

3- EGUZKILOREAK

Bideoa ikusten baduzue, badu punttu bizarro bat. Ez Itzuleran bezainbeste. Izan ere, hemen dantzarien aurpegiak ez daude estaliak eta ez daude hotza pasarazten Erramun gixajoari, mendi tontor batean, iluntzean. Neomak musika taldearen abeslariarekin ari dira Peio.

Erreferentea Anbotoko dama da. Baina Aralarko dama ere aipatzen da behin baino gehiagotan. Halako mistizismoa aireratzen ditu aipu horiek, Mari jainkosa mitoaren inguruan, nik ulertzeko gai ez naizen maila bateraino. Ikertzen jarraitu behar, artisten “lizentzia artistikoen” artean.

4- ERREPIDEAN

Letra eta bideoa ikusita, kamaraderiari “begia klikatzen” diola dirudi. BMW zahar batean lagunkoteak geldikaitzak omen dira.

5- ARALARKO DAMA

Berriro ere bideo extrabagante eta bizarroa, maskaren eraginez batik bat. Mendietako sorginei erreferente eginez, berriro ere.

Zetak-en bideo gehiago exploratzeko gonbidapena luzatzen dizuet: Hitzeman, Hegan, Akelarretan, Su… 

Baita euskal abesti mundua deskubritzera, aberatsa eta zabala da eta!

ZETAKen abesti onenak

ZETAKen abesti onenak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude