Zergatik da ingelesa hizkuntza nagusia? Inperialismoagatik.
Zergatik da ingelesa hizkuntza nagusia? Inperialismoagatik –
Zergatik da ingelesa hizkuntza nagusia? Inperialismoagatik.
Hizkuntzak ez dira modu naturalean zabaltzen. Hizkuntzak, lehenik eta behin, garaipen militarren ondorioz hedatzen dira. Herrialde batek bere boterea beste baten gainean ezartzen badu, politikoki eta administratiboki ere menperatzen du. Botere hori denboran zehar, modu iraunkorrean, mantentzen badu, orduan kulturalki eta linguistikoki eragiten du. Menperatzaileak menperatuari kultura eta hizkuntza aldatu arazi egiten dio.
Munduko inperio nagusiak
Historian zehar herrialde guztiek noizbait menperatu dute beste herrialde bat. Eta aldi berean beste herrialde batengatik menperatuak izan dira. Baina inperioak herrialde asko eta modu iraunkorrean menperatzea suposatzen du.
Historiari begiratua ematen badiogu, konturatuko gara zeintzuk diren gaur egun munduan hedatuenak dauden hizkuntzak inperio handien ondorioz izan direla.
Hizkuntza hedatuenak hauek dira:
- Ingelesa
- Txinera
- Hinduera edo Hindi hizkuntza
- Gaztelania
- Frantsesa
- Arabiera
- Portugesa
- Errusiera.
Era berean, munduan eta historian zehar inperio handienak hauek izan dira:
- Britainiar inperioa (eta gaur egungo Estatu Batuen inperialismo ekonomiko eta kulturala)
- Txinako hainbat inperioak, dinastien bidezkoak.
- Inperio Mongoldarra (lurreko azalera handienekoa, baina populazio dentsitate gutxirekin eta denbora gutxian zehar beste inperioekin alderatuz)
- Arabiar inperioak (hainbat Kalifatoetan zehar eta Otomandar inperioan)
- Espainiako inperioa (XV-XVII)
- Frantziako 2 inperio nagusiak (Ilustrazio garaikoa eta aro modernokoa)
- Portugaleko inperioa
- Indiako sultanatoak

Gaur egun, ingelesa da hedatuena. Ez hizkuntza erraza delako edo cool delako. Hedatuena da, Britainiar Inperioko hizkuntza zelako. Eta inperio hau munduan zehar hedadura handiena hartu zuelako 5 kontinenteetan zehar [besteak beste lurralde hauetan gaur egun hizkuntza nagusia da: Amerikan: Kanada, Estatu Batuak; Afrikan Nigeria, Ozeanian Australia, Zelanda Berria; Asian India, Pakistan].
Gainera, inperio horretatik deribatu zen Amerikako Estatu Batuak. AEBk antzinako inperio mota ez badu ere, inperialismoa ezartzen du eta ejerzito boteretsuena da. Horregatik, inperialismoa inposatzen du (orain Trump da horren ikurra) eta inperialismo kulturala, linguistikoa inposatzen du. Jende gehiena ez da horretaz kontziente, baina anglo-inperialismo garaian bizi gara. Ingelesa begi onez ikusten dugu, baina benetan munduko inperio handienaren ondorioa da. Eta inperioak ez dira hitz politekin lortzen. Inperioak ejerzito boteretsuekin eta botere hori gauzatuz lortzen dira. Alegia, hilketa eta sarraskien bidez.
Hain zuzen, hori aintzat hartu behar dugu: hiizkuntza bat hedatu ahal izateko, beste bat edo beste asko baztertzen eta zapaltzen direla.
Zergatik da ingelesa hizkuntza nagusia? Inperialismoagatik.