Zergatik da Euskal Herria aberatsa?
Zergatik da Euskal Herria aberatsa? –
Baliabide natural ugaririk ez izan arren, Euskal Herriak urteetan zehar lortu izan du, Espainiako estatu nahiz Europa mailan, nabarmentzea haren egoera sozio-ekonomikoagatik. Langabezi tasa baxua edo bizitza itxaropen altua dira egoera honen indikatzaile batzuk. Arrakasta hau ez da izan ezusteko bat, baizik eta, bultzatu direlako zenbait esparru ekonomiko, herria aurrera eramateko nahian.
Alde batetik, betidanik, euskal gizartea nabarmendu egin da pentsamendu ekintzaile bat izateagatik. 1943an, Arrasateko mugimendu kooperatiboa sortu zen. José María Arizmendiarrieta jaunak eta beste hainbat pertsonaren bitartez, urteen poderioz, gaur egun kooperatibarik garrantzitsuenetariko bat bihurtuz. Honek enplegua eta aberastasuna modu ekitatiboan banatu du zonalde osotik. Halaber, badaude zeinbait enpresa bai lokalak bai internazionalak, era berean, bultzatzen dutela Euskal Herriko ekonomia. Horien artean, CAF trenen eta Irizar autobusen fabrikazioan esanguratsuak dira.
Bestetik, Euskal Herriaren industria sektorea pisua handikoa da (%20 inguru) eta oso dibertsifikatuta dago. Adibidez, garrantzi handia duen beste eremu bat automobilgintzarako osagaien fabrikazioa da. Araban, Mercedes eta Iruñean Volkswagen bezalako enpresa multinazionalak dute egoitza bat. Honek, Euskal Herriak industria mailan leku bat izateak eragiten du. Beraz, erakarpen moduan erabili ahalko litzateke etorkizunean beste zenbait enpresek haien fabrikak hemen jartzeko. Edozein modutan, munduan zehar dauden beste hainbat auto enpresentzat hornitzaile ditugu, besteak beste, CIE Automotive, Batz, Fagor Ederlan… 34.000 lanpostu zuzen daude 300 enpresa inguruan.
Euskal herriaren egoera ekonomikoa hobetzera bideratu duen beste faktore bat, berrikuntza eta I+G+i sustatzea da. Tecanalia bezalako zentro teknologikoek tokiko enpresen lehiakortasunari eusten laguntzen diote, enpresei eraginkortasuna eta modernizazioa bilatzen lagunduz. Ildo honetatik, lekua hauetan berrikuntza zientifikoa bilatzen da, hala nola, medikuntza arloko zenbait aurkikuntza.
Gauzak horrela, egoera soziala hobetuz joan den heinean, industriaz gain, turismoak ere gora egin du, BPGren %5 izan arte. Kulturak, gastronomiak eta paisaiak mundu osoko bidaiarentzat kontuan izateko helmuga bihurtu dute Euskal Herria.
Hori dela medio, Euskal Herriaren arrakasta sozioekonomikoa adibidea da herrialde batek nola egin lezakeen aurrera baliabide natural handien menpe egon gabe. Ezin dugu ahaztu, halaber, langileen aldarrikapen eta borrokarako gaitasuna, aberastasuna birbanatzeko; hala nola, euskaldunon jarrera ikasteko, lan egiteko, leialtasunerako, zintzonatsunerako edo diziplinarako.