Zer egin itolarriak saihesteko

Zer egin itolarriak saihesteko –

Elikagai puska batek eragiten dituen itotzeak (ahogamiento) suposatzen dugun baino ohikoagoak dira. Izan ere, azken urteotan eztarriko trabamenduagatiko itolarria lehenengo istripuen ondoriozko heriotza izatera pasatu da, 2.336 heriotzekin estatu mailan. 2017an, kopuru hau trafiko heriotzekin alderatuta, askoz handiagoa da, alegia errepidetan 1.804 hildako egon ziren. Gizartearen artean, berrietan adierazten den eztarriko trabamentuari buruzko arazoari buruzko kontzientziazio azkarra existitzen da.

Mota honetako istripuak Heimlich teknikak ezagutzeko interesa piztu du herritarren artean, baita maniobra osatzen duten bestelako gailu eraginkorrak erabiltzen ikasteko.

Heimlich maniobra ezagutzea eta azkar erabiltzeak bizitzak salbatu ditzake. Larrialdi teknika honekin, sabelaldea estutzen dugu, biriketan geratzen den airearekin eztul artifizial bat sortuz. Lortu nahi dena eztula aire-bidea oztopatzen duen gorputz arrotza kanporatzea da, airearen sarrera ahalbidetuz. Kontua ez da nolanahikoa, eztarriko trabamendua ez badago, burmuineko heriotza 4 minututan baino ez da hasten, eta 10 minututan, berriz, heriotza posiblea da oso, beraz, nola jokatzen jakitea eta azkartasun handienarekin egitea erabat ezinbestekoa da.

Heldu eta umeekin egitean, ezberdin jokatu behar dugu.

Helduekin:

Pertsona heldua zutik egon behar da. Esku bat ukabil moduan itxita dagoelarik, bestea honen gainean jarri behar da abdomenean. Ondoren, bularreranzko presioa egiten da. Itotzen dagoen pertsona bakarrik badago, aulki baten bizkarraldea erabiliz presioa egin bularraren aurka. Honen arazoa da, ordea, pertsona batzuei esternoi hezurra apurtzen zaiela hau egitean.

Umeekin:

Umea etzanda ipini behar da gorantza begira (buruz behera) eta bi eskuekin bere abdomenetik esternoi aldera egiten da presioa. Maniobra hau oso eraginkorra da baita helduetan ere, horregatik maniobra hau helduekin egitea normala da. 0-2 urteko umeen kasuan, hatzamarra ahoan sartzen da botagura eragiteko.

Heimich-en alternatiba gailuarekin: Heriotza kopurua murrizteko asmatu dira jada arnasbidea oztopatzen duen hori ateratzeko laguntzen duten hainbat tramankulu, Heimlich teknika ez badabil edo ez bagara aplikatzeko gai, LifeVac deiturikoa sortu dute.

Gailu honen erabilera erraza da, inbaditzailea ez delako eta gorputzean ez delako sartzen, beraz, ez du istripua jasan duena mintzen. Xurgatze bidez funtzionatzen du, Heimlichek baino presio handiagoa egiten.

Zer egin itolarriak saihesteko