Zenbat bikote harreman eduki, umea eduki aurretik?

Zenbat bikote harreman eduki –

Zenbat bikote harreman eduki

Antzina, 1950eko hamarkada arte, bikoteak nerabezaroan (15-19 urte) edo gaztaroko lehen urteetan (18-22) osatzen ziren. Laster ezkondu eta umeak edukitzen hasten ziren. Hortik hil arte bikoteak elkarrekin egoten ziren, besteak beste, dibortzioa leku askotan debekatuta zegoelako.

Gaur egun gauzak oso ezberdinak dira. Erlijioak ez ditu gure bizitzak gidatzen edo baldintzatzen. Sexu harremanak ezkondu gabe eduki daitezke, elkarrekin bizi zaitezke ezkondu gabe edo are gehiago, ezkondu gabe umeak eduki ahal dituzu. Dibortzioa baimenduta dago eta ezkontzekotan nahiz umeak edukitzekotan, askoz beranduago izaten ditugu (31 urtetik aurrera gehienetan).

Hortaz, denbora dugu umeak eduki aurretik edo behin-betiko bikotekidea topatu aurretik, bikotekide ezberdinak edukitzeko. Harremanak sortu eta apurtu daitezke. Esperientzia bakoitza mundu bat da. Gauza ona eta txarrak bizi ditzakezu. Aberasgarriak edo traumatikoak.

Nerabezaroan maitemintzen bagara oso esperientzia sakona eta itsutzailea izan daiteke. Gure bikotekidea betiko izango dela konbentzituta egon gaitezke eta handik gutxira dena goitik behera aldatu. Mutilek sexu gose handiagoa dute neskek baino. Neskek konpromesu emozional sakonago eta zintzoago bilatzen dute. Horregatik selektiboagoak izan ohi gara.

Zaila, oso zaila da, nerabezaroan ezagutu duzun azukre koxkorra betiko bikotekidea izatea. Gaur egun, bederen, lehen esan bezala. Agian ideala, baina ez ohikoa. 

Orduan, komeni zaigu esperientziak izatea? Printzipioz bai. 3-4 bikotekide egonkor izatea (urte bat edo gehiago irauten duzunari deitzen diot “egonkor”). Modu honetan, hobeto ikas dezakezu zer nahi duzun benetan zure bikotekideaz. Eta zuk zeuk zure burua ere hobeto ezagutu dezakezu. Garrantzitsua! Urte beteko erlazio horretan, gutxienez 6 hilabetez etxe berean elkarbizitzea garrantzitsua da. Horrela, bestearen maniak zeintzuk diren eta nola kudeatu dezakezue, eta zuen konbibentzia baloratu dezakezu. Hau da, beneta bateragarriak zareten deskubritu dezakezu. 

Ez dugu ahaztu behar, gainera, maitemintze sakonak urtebete edo 2 urte irauten ohi duela normalki. Hortik aurrera, maitasuna transformatzen edo eraldatzen joan daiteke. Baina bikoteak iraun dezan, talde lana egin behar baduzue. Elkarrekin bizi bazarete, egokiena da “zuk zikindu, zuk garbitu” edo “zuk erabili, zuk jaso” esaldiei jarraitzea. Hau da, norberak zikintzen duena, norberak garbitu edo txukuntzea. Horrela gatazka asko saihestuko dira. Izan ere, talde-lana egin beharko da nolanahi ere. Alegia, amankomunekoak diren espazioak -sukaldea, komuna, egongela…- jada partekatzen ikasi beharko duzue bai ala bai. Hor lan banaketa edo baterako lana negoziatu beharko duzue eta modurik onenean kudeatu.

Ezin dugu ahaztu bikote gehienen apurtzea eguneroko txikikerietan hasten dela. Umeak eduki beharko badituzu eta familia osasuntsu bat osatu behar baduzu, oinarri sendo bat bilatu beharko duzu. Ez da erraza, baina espero dut artikulu honetan irakurritakoa erabilgarri izatea!

Zenbat bikote harreman eduki, umea eduki aurretik?

3 pentsamendu “Zenbat bikote harreman eduki, umea eduki aurretik?”-ri buruz

  • Maitasuna komunak garbitzea da. Eta familia promuskuitatea. Bai horixe.

  • Ez, maitasuna ez da komunak garbitzea. Baina maitasunaren ondorioa bada etxe berean bizitzea, komunak garbitzea (eta bizikidetzak dituen beste hainbat arazo logistikoren anrtolaketa) OSO garrantzitsua da.

    Gauza horiek nola bideratzen diren etxe batean oso adierazgarria da, hor ikusten baita bikotekide bakoitzak dituen ardura, errespetua, enpatia, eta abar… Maitasuna hutsa ez baita nahikoa bizikidetzak funtziona dezan. Haurrak izatean, noski, areagotu egiten da.

    Bestalde, non ikusten duzu idazkian dioenik familia promiskuitatea dela? Aitzitik, nahiko ikuspegi klasikoa darabil, bikotea edo umea izan AURRETIKO kontua baita balizko promiskuitate hori.

  • 3-4 bikotekide egonkor izatea ez da promiskuo izatea, lehen harremana ez baita beti arrakastatsua. Promiskuo izatea plazera sexuala etengabe bilatzea litzateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude