Zeintzuk dira gehien bilatzen diren hitzak euskaraz?

Zeintzuk dira gehien bilatzen diren hitzak euskaraz? –

Nire ahizpa eta niri bururatu zitzaigun interesgarria izango litzatekeela aztertzea zeintzuk diren jendeak gehien bilatzen dituen hitzak euskararen inguruan

Zeintzuk dira gehien bilatzen diren hitzak euskaraz?Suposizio batzuk egin genituen; euskararik batere ez badakizu, baina kalean ikusi edo entzuten badituzu hitz batzuk etengabe, kuriositatea sortuko zaizu. Hau izan daiteke etorkinen edo turisten kasuan. Zeintzuk dira hitz edo espresio horiek? Ba, adibidez, “eskerrik asko, “ongi etorri”, “eskerrik asko etortzeagatik”, “irteera”, “egun on”, “okindegia”, “zuri”… eta abar. Baina suposizioak baino, datu zehatz eta fidagarriak nahi genituen.

Beraz, datu horiek nola lortu genitzakeen pentsatu genuen. Non bilatzen ditu jendeak hitz horiek? Nagusiki interneten eta interneten 2 dira nagusi: Google (Google orokorra eta Google translate), Elhuyar (Elhuyar hiztegia eta Elia itzultzailea). Aurrekoez gain, Eusko Jaurlaritzako itzultzailea, Labayru hiztegia eta abar.

Abuztuan Elhuyar Fundazioari galdetzea otu zitzaigun. Izan ere, erakunde hurbilagoa da Google baino. Google erraldoia da eta zaila iruditzen zitzaigun haiek guri datuak ematea. Labayrurekin ere harremanetan jarri gara, baina ez dugu emaitzik lortu.

Elhuyarrek arreta abegitsua eman zigun eta datu batzuk helarazi zizkigun (Eliakoak ez, ez baitituzte biltzen). Eta datu horietatik ondorioztatu genuen gure hasierako usteak ez zirela zuzenak: “usteak erdi ustel”, atsotitzak dioen bezala. Hasieran pentsatu genituen hitz horiek ez dira Elhuyarrek helarazi zigun “gehien bilatuen” zerrendan ageri. Agian, zuzenean Googleen bilatzen dituzte, hiztegira joan behar gabe. Berez, Googleen idazten duzunean “bere kabuz betetzen denan” edo “auto complete” funtzioarekin, antzeman daiteke jendeak askotan zer bilatu duen. Adibidez, “eskerrik asko” bilatzen duzunean, “eskerrik asko significado” edo “eskerrik asko qué significa” agertzen da automatikoki. Azken 2 urteotan ChatGpt ere izan daiteke galdetzeko webgune ohiko bat.

Dirudienez, eta Elhuyarren arabera, bere hiztegia eta itzultzailea gehiago erabiltzen den garaia eskola garaia da (urria-ekaina). Hau da, nerabe eta gazteak ikastetxean ala unibertsitatean daudenean, edo euskara ikasten den garaietan (euskaltegietan eta azterketak prestatzen).

Euskaratik gaztelania (edo ingeles edo frantsesera) gehien bilatutako hitzak, azken 5 urteotan, hauek dira: arazi, sinonimo, eragin, hormagune, izapidetu, eta abar.

Eta gaztelaniatik euskarara bilatutakoak hauexek dira: traductor, sin embargo, descubrir, apoyar, apoyo,…

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude