Zazpi izen ihes egiteko

Zazpi izen ihes egiteko
Zazpi izen ihes egiteko

Zazpi izen erabilita lortu zuen Hyeonseo Leek etxetik alde egitea. Eta nik aspaldi nuen apetitua etxea hitzaren definizioa zabaltzekoa. Bilatu gabe aurkitu dut liburu honetan asegarri egin zaidan arte. Ehundaka definizio eta berdefinizio aurkituko dituzue, baita askatasunari buruzkoak ere. Sarri, beste herrialdeetako historian bezalaxe, hemen ere biak elkarri lotuak baitira: etxea eta askatasuna. Hauxe duzue bada, ipar korear baten ihesaldiaren kontaketa.

.

(Frantsesetik euskarara pasatu dut pasarte hau, balio dezala amuak).

 

Esan dit Changbaien (Txina) dela eta Hyesan (Ipar Korea) ikusten duela errekaren beste aldean.

“Ez gerturatu, ezagutu egingo zaituzte”, esan diot.

-Nuna, esaten dit, sentitzen dut, baina bueltatzea erabaki dut. Berriro sartuko naiz.

-Hau ez da barregarria.

-Ilea moztu dut, praka bakeroak bota ditut…

-Zer? Garraxi egin diot odola zainetan izoztuta. Ezin duzu hori egin!

-Yoon-jiren ama arduratuko da guztiataz. Sekula ihes egin ez banu bezalakoa izango da guztia…

.

Kontzentratzen saiatu nintzen. Bere erabakia uztera bultzatu behar nuen.

-Min-ho, entzun nazazu ongi. Orain gurutzaten baduzu, ezingo duzu berriz ere ihes egin. Ez dugu berriro sekula elkar ikusiko.

-Ez dut inongo etorkizunik Seulen, ez dakit gai naizen ikasketak egiteko. Hyesanen zoriontsua izango naiz eta han badakit nola dirua irabazi.

-Dudak dituzu iritsi berria zarelako eta denak beldurra ematen dizu. Baina pare bat urtetan aldatuko duzu ikuspuntua.

.

Ez zidan arrapostik ematen. Arnasa sakona hartzen entzuten nuen, gauzak berak gura ez dituen bezala gertatzen direnean egiten du hori.

-Min-ho, zu nire anaia zara, ez zaitut galdu gura. Zu zara etxeko gizona. Pentsatu amataz. Bere dolua imajinatzen duzu? Gurutzatzea beldurgarria izan da, badakit, eta ez da bukatua. Baina guzti hau gainditu dezakezu. Egin duzu okerrena. Gazteak gara, Min-ho, etorkizuna gure parean dago. Ez ondoratu guztia…

-Eta Yoon-ji…?

Guztiok gaude dilema berdinaren parean. Gure erabaki bakoitzak maite ditugunetatik banantzen gaitu.

-Gurutzatuko du berak ere.

.

Banekien beldur horiek nondik zetozen. Uste zuen sekula ez zela inor beragatik interesatuko Hego Korean.

-Neska piloa dago hemen. Baditut lagunak. Aurkeztuko dizkizut. Beraiek badakite zu nere eroia zarela.

-Ez dut…

– Ameriketara joango gara. Unibertsitateko tituluak ateratzen baditugu, joan gaitezke. Askatasunaren herrialdea da.

-Baina zer egingo dut nik han?

-Dena egin dezakegu. Askeak gara. Erabakia hartzea da kontua.

.

Ordubetez hitzegin genuen. Poliki poliki ekarri nuen errealitatera. Bitarte horretan ehundaka pauso eman nituen aurrera eta atzera.

-Gure etxea besterik ez dut buruan… Ez dut suportatzen ahal zerk itxoiten nauen ez jakitea.

-Badakit.

-… arrazoia duzu, bueltan nator.

Eskegi eta banku batean eseri nintzen. Dardara egiten zidan gorputz guztiak, justiziazko istripu bat ekidin duen hegazkin-pilotu bati bezalaxe.

Zazpi izen ihes egiteko

@themodubat Sortzailea naiz zentzurik zabalenean. Modaz eta moduaz edo patroien formaz hitzegin gura nuke zurekin. Eztabaidak diseinuratzeko proposamenak beti dira ongietorriak nirean.

2 pentsamendu “Zazpi izen ihes egiteko”-ri buruz

  • Hyeongseo Lee-k hitzaldi bat eman zuen eta bertan Ipar Koreatik Hego Koreara heltzea nola lortu zuen azaltzen du, Txina ezkutuan zeharkatuz eta abar. Sekulako odisea. 12 minutuko bideoa da eta liburuan kontatuko denaren aperitifa moduko bat izango dela suposatzen dut. http://www.ted.com/talks/hyeonseo_lee_my_escape_from_north_korea

    Joseph Kim izeneko gazte honen kontakizuna ere dramatikoa da oso. Bideoak 21 minutu irauten du baina ikusteak merezi du. http://www.ted.com/talks/joseph_kim_the_family_i_lost_in_north_korea_and_the_family_i_gained

    Ipar Koreari buruzko komiki hau bereziki gomendatzen dut: Pyongyang [EU]. 180 orrialdetan zehar, Kanadar marrazkilari batek Pyeongyang hiriburuan lanean igaro zuen denbora azaltzen du. Guy Delislek, berezkoa duen umore finarekin bere egonaldian jasotako gertaera txundigarriak, bizitako egoera absurdoak eta ezagututako pertsona harrigarriak azaltzen ditu. Espainiar estatuko Astiberri editorialak liburu honen gaztelaniazko bertsioa argitaratu du eta bere webgunean lehen 17 orrialdeak [ES] irakur daitezke. Ea Astiberrikoak animatzen diren eta beste lan batzuekin egiten hasi diren bezala hau ere euskaraz argitaratzen animatzen diren. Frantziar estatuan L’Association editorialak argitaratu du liburua bere jatorrizko hizkuntzan eta egilearen webgunean 7 orrialde [FR] irakurgai daude.

    • Milesker! Lehenngo biak ezagutzen ditut hirugarrena apuntatuta 😉
      Kontaketa, narraketa bereziki ona da Hyeonseo Leerenean. Eta zaila azaltzeko aldi berean horregatik pasa dut euskarara ellarrizketa esanguratsu bat hainbertze du hitz bakoitzak atzean.. Milesker 🙂