Unai Atxitia eta Joane Zarragoitiak irabazi dute 2024ko udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Unai Atxitia eta Jone Zarragoitiak irabazi dute 2024ko udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria –

2024ko udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria, iazko azkena, Unai Atxitia eta Joane Zarragoitiak irabazi dute -500 euro erdibana-, “Immigrazioa bai; immigrazio masiboa ez” eta “Iparra bilatzen” sarrerengatik, hurrenez hurren.

Unai Atxitia eta Joane Zarragoitiak irabazi dute 2024ko udazkeneko Zuzeu Gaztea SariaHiru hilabetean zortzi sinaduraren 15 sarrera plazaratu ditugu GAZTEA atalean, guztiak gure lehiaketan aurretik inoiz parte hartu gabeak.

Unai Atxitiak, idatzi sarituan, puri-purian dagoen gaia jarri digu mahai gainean, Donald Trumpekin elkarrizketa-parodia bat asmatuz eta, modu horretan, honek gaiarekiko izan ditzakeen kontraesanak agerian jarriz.

Jone Zarragoitiak, akaso ikuspuntu hegozentrista batetik bada ere, Ipar Euskal Herrian euskarak duen egoeran jarri du arreta, eta modu positibo batean Hego eta Ipar Euskal Herriko gazteen harremanak bultzatzeko deia egin du.

Zuzeu atariak 500 euroko saria banatzen du hiru hilabetero, 30 urte azpitik dituen iritzi emailearen sarrerarik onenarentzat. Aurki banatuko dugu aurtengo lehenengoari dagokiona ere, 2025eko Neguko Zuzeu Gaztea Saria.

Unai Atxitia eta Jone Zarragoitiak irabazi dute

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude