Ume soldaduen egoera onartu dezakegu ?
Ume soldaduen egoera onartu dezakegu ?
Haurren erabilera hiru eratan egiten dute: haurrak zuzenean borroketan parte hartuz, mezulari arriskutsuen lanetan ibiliz eta abantaila politikoren bat ateraz.
Gaur egun, haur batzuk beren borondatez ume soldadu bezala aritzen dira. Haur hauei txikitatik irakasten diete tirokatzen edota jendea hiltzen. Beste haur batzuk aldiz, bahitu eta gauza txar horiek egitera behartzen dituzte. Pertsona hauek, ume txikiak bahitzen dituzten eta txikitatik zoratzen eta maltzokatzen dituzten pertsona hauek burutik jota daude, nola bestela?
Haur soldadu hauek ez dute inolako errurik, errudun bakarrak bahitzaileak dira. Harrapatzen dituztenean, pertsona hauek, beraiekin egin behar luketena hiltzea da. Nor eta zer demontre ari dira pertsona hauek umeei ume-salduak izatera behartzen!
Zoritxarrez, mundu osoan gertatzen da. Ume-soldadu horiek gure laguntza behar dute. Beraiek pentsatzen dute ez dutela ezer txarrik edo kaltegarririk egiten. Txikitatik irakatsi diete eta umeen buruetan sartzen dute beldurra.
Kasu gehienetan, ume-soldaduek ez dute inolako irtenbiderik. Mehatxaturik bizi dira, ez badituzte bahitzaileen aginduak betetzen hil egiten dituzte.
Ume hauek bizimodu hobeagoa eta aukera bat merezi dute. Bere eskubideengatik eta askatasunagatik borrokatu behar dugu guztiok, beraiek ezin dutelako, borrokan ari badira ere, borroka hori eurek bakarrik irabazi ezin dutelako.