Udako Zuzeu Gaztea Saria

Udako Zuzeu Gaztea Saria –

2016ko urtarrila geroztik Zuzeu Gaztea Sariak 150 euro banatzen ditu hilero-hilero 30 urte azpiko sarrera onenarentzako, Azkue Fundazioaren laguntza estimagarriarekin. Lehiaketak gazteak euskaraz idaztera xaxatzea du helburu.

Udako Zuzeu Gaztea SariaLehiaketa sortu genuenetik, hiru urte hauetan, ehundaka batzuk izan dira sarirako hautagaitza agertu duten gazteak, eta beste horrenbeste gurean argitaratu ditugun sarrerak. Hala ere, udan eta opor giroan, nabarmen behera egiten du partaidetzak, urtero frogatu ahal izan dugunez.

Abuztuko lehiaketako azken egunak dugun honetan, beraz, gazteen arreta erakarri eta buruan bueltaka duten gai edo bizi berri duten esperientzia zirraragarriaren berri gurean ematera animatu nahi ditugu.

Alta, eta arautegiaren arabera, hilabeteren batean eman gabe ere gelditu daiteke saria, jasotako idatziak maila onekoak izan ez edo partaidetza urria izango balitz. Beraz, bizkor ibili eta idatzi!

Entzun gazte, 150 euro ditugu zeure ekarpena saritzeko; hartu parte Zuzeu GAZTEA Sarian!

* Lehiaketan parte hartzen duen orok benetako izen-abizenez argitaratu beharko du artikulua, argazki eta guzti. (Baldintzak HEMEN).

Udako Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.