TUPAC eta COBAIN antzineko mitoak, modan gaur egun

TUPAC eta COBAIN antzineko mitoak, modan gaur egun – 

Tupac Amaru ezaguna da gazteen artean. Modan dago. Kamiseta eta sudaderetan ikusten dugu. Fijatzen bazara, askotan ikusiko duzu nerabeen soinean, beltz koloreko horiek. 1990 hamarkadako beste ikono musikal batekin batera, hau da, Kurk Cobain, modan jarri da berriro, gure gurasoen garaitik berragertuz, Ave Fenix-aren antzera.

Gure institutuko klasean, honi buruz pixka bat hitz egin dugu. Tupac Amaru Rap musikako ikono bat izan zen 80 eta 90 hamarkadetan. Letra aldarrikatzaileak zituen, baina beste Rap abeslari asko bezala, tirokaturik hil zen Gangsta mundu horren barruko etsai batengatik 1996 urtean. Egia esan, nik ez dut oso ondo ulertzen zergatik den hain ezaguna gaur egun. Abestiren bat polita edo erakargarria izan daiteke, baina niri ez zait bereziki miresgarria iruditzen. Beren letretan ez dut ezer berezirik topatzen. Nire gustorako, Kurt Cobain misteriotsuago eta miresgarriagoa da. Gainera, bere buruaz beste egin zuen bere gorenean zegoenean eta horrek beste, nolabaiteko, xarma ematen dio.

TUPAC eta COBAIN antzineko mitoak, modan gaur egun

Edonola ere, ez du bata edo bestean sakonduko. Idazlan bat egin dut Tupac Amaru Shakur raplariak bere izena, jatorrizko Tupac Amarurengatik hartu zuelako. Bere benetako izena beste bat zen (Lesane Parish). Irakurri dudanez, izen hau hartu zuen, XVIII. mendean, Amerikan, kolonialismoaren aurka indigenek egin zuten matxinada handienaren burua izan zelako Tupac Amaru I eta Tupac Amaru II. liberatzaile ikur bezala zuelako. Tupac Amaru II, zehatz mehatz, José Gabriel Condorcanqui Noguera zuen bataioko izenez. Azken izen hau espainiar kolonoen artean bizi izan zelako zuen. Perun jaio zen 1738an.

TUPAC eta COBAIN antzineko mitoak, modan gaur egun
Gazte askok daramate kamiseta hau, jakin barik zein den bere esanahia.

Berez, ordea, jatorri mestizoa zeukan, Sapa Inka Tupac Amaru lehenaren eta kreolen odola baitzeraman. Nerabe zen arte, apaiz kreol batek hezi zuen; ondorioz, latina menderatu zuen eta espainiar erako jantzi finak erabili zituen. Dena den, gerora, inka nobleak bezala jantzi zen eta eliza katolikoa arbuiatu zuen. Elizak, bueltan,  eskumikatu edo eskumilgatu zuen.

Askatzaile aitzindarietako bat.

Indigena eta independentziaren aldeko mugimendu nagusiena zuzendu zuen Peruko Erregeordetzan. Amerika osorako askatasuna eskatzen lehena izan zen, hala Espainia, nola bere erregearengandik; era berean, indigenak esplotatzeko hainbat modu desagerrarazteko aldarria egin zuen. Gainera, arraza beltzeko pertsonen esklabotza deuseztatzea eskatzen lehena izan zen, 1780an.

Nahiz eta erabateko askatasuna ez lortu eta bizitza gehientsuena borrokan igaro, askatasunaren hazia erein zuela baiezta genezake. Izan ere, bere mugimenduaren ondorioz koloniako agintariek indigena nobleen  klaseak desagerrarazi zituzten (bera klase sozial horretatik zetorren), hala nola, beraien aurkako errepresioa handitu, berriz ere horrelako mugimendu bat sortuko zenaren beldur baitziren. Gaur egun, Perun, bertako identitate nazionalaren sortzailetzat dute eta hainbat eskultura eta ekintza daude bere homenez.

Tupac Amaru eta bere familia, torturatua eta akatua.

1781eko maiatzean, Cuscoko Armen Plazan, Tupac Amaru II.ak, bere familia osoaren exekuzio krudel eta ankerra ikustera behartua izan zen, bere aurkako sententziak agintzen zuen bezala. Bere aurrean hil zuten bere aliatu eta lagunak, emaztea eta bi semek, ordena honetan. Ondoren mingaina moztu zioten. Aurreko egunetan torturatua izan zen matxinadako bere kideei buruz informazioa ateratzeko helburuarekin, nahiz ezer ez lortu. Azkenik, bizirik zatikatzen saiatu ziren, horretarako bere gorputz-adar guztiak zaldietara lotu zituzten, baina zatitzea lortu ez zutenez azkenean burua moztu zioten, ondoren zatikatu zutelarik. Agi denez, ahalik eta min gehien sortzen saiatu ziren espainiar kolonoak, gorroto eta amorruak bultzaturik. Kontuan izan behar dugu, hala ere, garai horietan ankerkeria eta basakeria nagusi zirela mundu osoan, Europan zein kolonietan.

Ikertzaileek T. Amaruren zatiketa modu hau aztertu ondoren, gizon bat ezin daitekeela modu honetan zatitu esan dute, baina esku, beso, zango eta pelbisa dislokatuko zitzaizkiola. Zatiketa saiakera horretan ez bazuten hil, ia elbarriturik geratuko zen. Ohartarazpen moduan, bere burua lantza baten jarri zuten erakusgai Cuzcon, besoak eta zangoak probintzia ezberdinetan. William Wallace eskoziarraren antzera.

Tupac Amaru II.a eta bere familiaren exekuzioa burutu arren, erregeordetzako gobernuak ez zuen matxinada geldiaraztea lortu, haren lehengusu zen Diego Cristobal Tupac Amaruk jarraitu baitzuen borrokarekin hau hedatuaz.

Orain Tupac Amaruren irudi bat ikusten baduzu, istorio hau gogoratuko duzu.

TUPAC eta COBAIN antzineko mitoak, modan gaur egun

Zer duzu buruan “TUPAC eta COBAIN antzineko mitoak, modan gaur egun”-ri buruz

  • Ez dakit nire sentsaziñoa izango den, baina 90 hamarkadan eta hortik atzerago, telebista eta irratia zegoen musika ezagutzera emateko publiko orokorrari.

    Orain, ordea,internet dagoenez eta TB kate gehiago daudenez, iturriak ugariagoak dira eta atomizatuak daude. Hortaz, gaur egun, musika izar bakar bat (edo aktore bat, antzeko egoera baitute) finkatzea edo nagusitzea zailagoa da.