TIKTOKen ikasiz

TIKTOKEN ikasiz –

TIKTOKEN ikasizHasteko, esan behar dut sare sozialen erabiltzaile konstantea naizela, Facebook erabiltzen dut pertsona taldeekin konektatzeko, bai unibertsitatekoekin, bai programa informatikoen ikaskuntza-taldeekin, etab. Hori guztia pertsona bakoitzaren telefono zenbakia eduki beharrik gabe. Gainera, Instagram erabiltzen dut nire lagun eta/edo senide hurbilenekin egunez egun harremanetan egon ahal izateko. Instagramen ez dut jende asko agregatuta, eta ezagunak baino ez dira. Izan ere, hori erabiltzen dut nire intereseko gaien bideo laburrak (errezetak, haur adingabeekin egiten diren jarduerak, liburu-gomendioak eta abar) igotzen dituzten kontu desberdinetako bideoak ikusteko. Hala ere, aipatu behar dut azken urte honetan gehien erabili dudan sare soziala Tiktok dela.

Denek esango didate: ez al duzu denborarik galtzen Tiktok ikasten aritu beharrean? Tira ba, utzidazue esaten zein oker dauden. Ikasgela batera edo tailer batera joanda ikasteaz gain, norberak etxeko erosotasunetik ere ikas dezake telefonoarekin. Horrela hobetu ditut nik nire ingelesa, frantsesa eta euskara. Tiktok webgunean milaka eta milaka bideo daude aholkuak ematen dituztenak, ariketak dituztenak eta beste.Hizkuntza batean hobetu nahi baduzu eta horretan asko gastatu nahi ez baduzu edo beste hiri batera joateko denborarik ez baduzu.

Gainera, Tiktok programan, nire teknikak hobetzen ikasi dut, Autocad, Sketchup, Revit, Illustrator, Photoshop eta programa gehiago erabiltzen baititut. Programa horietan ikasteko edo hobetzeko tailerrak oso garestiak dira, eta are gehiago espezializatuak direnean. tiktok, eskola horiek guztiak ditut, trikimailuak eta adibideak dohainik. Eseri, nire intereseko gaia bilatu  eta ehunka bideo agertzen dira oso informazio baliotsua partekatzeko.

Euskal Herrira iritsi nintzenean, apur bat galduta ibili nintzen nire ibilbide profesionalarekin zer egin behar dudan jakiteko. Denbora batez, nire esparru profesionalean nola hobetu behar dudan azalduko didan “coach” edo “aholkulari” motaren baten bila ibili nintzen. Eta zer uste duzue? Bada, Tiktok, ehunka eta ehunka aholku aurkitu nituen nire karrera modu eraginkorrean egiteko hemen.

Hauek dira sare sozial honi atera dizkiodan onura batzuk, denbora galdu gabe, zentzurik gabeko bideoak baztertuz. Zertara iritsi nahi dut honekin guztiarekin? Jendea animatu nahi nuke Tiktok beste modu batera erabiltzera, ez bakarrik aisialdiko sare sozial gisa ikustea. Tiktok informatzen du, irakasten du. Bideoak ez dira beti suntsitzaileak, irakatsi ere egiten dizute eta hobea izaten laguntzen dizute, dena zure esku dago. Animo eta ezagutu mundu berri bat sare sozial honetan!

@elemelonsv Responder a @sherlockuzumaki2206 #fyp #parati #elemelons #zuretzat #euskera #euskalherria #hizkuntza #idioma #euskaltiktok #gipuzkoa #aprende #eus ? Euskal Herrian euskaraz – Oskorri

TIKTOKEN ikasiz

Mungian latina. Arkitektoa, baina benetan mila ofizio naiz.