Teknologiaren menpe egotea
Teknologiaren menpe egotea
Teknologiaren menpe egotea oso normala da gaur egun. Pertsona askok teknologia menpekotasuna dute. Barregarria izango balitz bezala hartzen date gainera. Baina ez da txantxetako kontua; arazo hau bai edo bai konpondu behar da!
Guraso askok, galdetzen dute ea beren seme-alabak teknologiaren menpe dauden. Pertsona asko ezin dira mugikor gabe bizi, mugikorra, telebista eta ordenagailuaren aurrean denbora luzea pasatzea, hori beste arazo bat da. Zalantzarik gabe gaztaroan gehien kontsumitzen diren aparatu teknologikoak mugikorra eta ordenagailuak dira.
Gaur egun, lehenengo mugikorra edukitzeko adina, gero eta baxuagoa da, nagusiki, jolasteko, musika entzuteko, mezuak bidaltzeko erabiltzen dute umeek eta gainera, gurasoek errazagoa dute seme-alabekin edozein momentuan komunikatzeko. Baina zer du teknologiak hainbeste harrapatzeko? Egia da mugikorretik komunikatzen dugunean ezin garela gelditu. Gazteok teknologia asko erabiltzen dugu. Mugikorra oso erabilgarria da bizitzarako era azkarrean eta errazean komunikatzen uzten digulako.
Nire ustez, mugikorra ondo erabilita ona da, baina pasatu gabe. Aktibitate guztiak errazagoak dira mugikorra daukagunean. Mugikorrak baditu alde onak eta txarrak.
Alde onak: sakeleko mugikorra ezin dugu erabili leku desberdinetan, aldiz, mugikorra estaldura dagoen leku guztietan erabili ahal dugu. Batzuetan, tresna horrek pertsonen bizitza salbatu dezake, istripu bat dagoenean adibidez.
Alde txarrak: ikasteko, kirola egiteko, lagunekin egoteko denbora galtzen dugu, mugikorra edo beste aparatu teknologikoen menpe egoteagatik. Jende askok ahazten du mugikorra itzaltzea edo “isiltasun modalitatean” jartzea, bilera batean edo zeremonia ospatzen dugunean, mugikorraren aurrean denbora luze bat emote oso itsusia da. Gainera, begiak nekatzen dira eta ikusmenerako txarra da.
Pertsona batzuk era desegoki batean erabiltzen dute mugikorra.
Bizitza honetan garantiza handia ematen diogu mugikorrari, eta hori burutik kendu behar fugu! Mugikorra gabe pentsatzen dugulako ezingo ginatekeela bizi, baina gure bizitzan telefonoa kenduko bagenu, hainbat kezka kenduko genuke.
Bizitzan, mugikorra oso baliagarria da, jende askok erabiltzen du, baina gazteek gehiago erabiltzen dugu, hitz egiteko, jolasteko, internetetik nabigatzeko edo gauzak bilatzeko. Arazo hau konpontzeko lehenengo egin behar duguna, mugikorra bakarrik momentu garrantzitsuetan edo behar dugunean erabili. Teknologiaren aparatuak garestiagoak jartzea, horrela jendeak gutxiago erosiko du. Esfortzu bat egin behar dugu mugikorra gero eta gutxiago erabiltzeko eta mugikorra ez eramateko leku guztietara, bakarrik behar dugunean.