Teknologia+heziketa?

Teknologia+heziketa? –

Gaur egun, teknologia oso barneratuta daukagu gure eguneroko bizitzan, gainera pertsonen artean hitz egiteko aukera azkarragoak eta seguruagoak ditugu gure esku; bideodeiak, esate baterako. Haatik, aintzat hartu beharko genuke hainbat ondorio larri ekar ditzakeela. Hala nola, umeen edota nerabeen heziketa desegokia.

Teknologia+heziketa?Alde batetik, argi dago hezkuntza asko aldatu eta bilakatu dela. Lehen orain baino liburu gutxiago erabiltzen dira eskoletan irakasteko. Eskoletan, adibidez, ordenagailuak gero eta garrantzitsuagoak dira, liburuak desagertzeko zorian baitaude. Hori dela eta, umeek arreta galtzeko errazatasun gehiago dute interneta haien eskuetan dago eta. Irakasleak konturatu gabe, haien ikasleek ‘youtube’ edo joko online batean sartuta egon daitezke. Beste alde batetik, duela urte batzuk irakasleari kasurik ez egiten ziotenek bederen, haien lagunekin hitz egiten zuten, baina, gaur egun ordenagailua hartu eta haien munduan bakartzen dira, gizartekoitasuna galduz. Baina ez hori bakarrik, aisialdian nahiago ditugu mugikorra edo telebista, eta ez beste motatako ariketetan aritzea, hala nola irakurtzea edo familiarekin egotea.

Ildo beretik, aurrekoa frogatzeko, jatetxe batera besterik ez dugu joan behar, bertan ikus dezakeguna harrigarria izan daiteke. Hainbat aldiz ikusi ditut hainbat familia zeinek mugikorrarekin edo tabletarekin daudenak jatetxeetan, besterik egiten ez dakitelako. Gainera, seme-alabek zarata egiten baino ez dute egiten eta beste bezeroak haserretu daitezke. Adibide simple honekin ikus dezakegu nolako baloreak ditugun gaur egun. Zuetako zenbatek honelako egoera motetan inplikatuta ikusi duzue zuen burua? Familia kideek ez dute haien artean hitz egiten, alaba txikiak tabletari baino ez dio arreta jartzen eta nerabeak mugikorra baino ez du ikusten. Teknologiari garrantzia gehiago ematen zaio inguruko senideei baino.

Laburbilduz, nerabeek jada jaiotzen dira pantaileen belaunaldian, jaiotzen direnetik hura erabiltzen ikasten dute eta beste belaunaldietan jaiotakoak baino gehiago dakite hari buruz. Teknologia oso onuragarria den arren, oso kaltegarria ere izan daiteke. Onuragarria; gizartearen arteko komunikabide bezala jarduten duelako adibidez, baina kaltegarria da ere lehen azaldu dudan bezala, nerabeek eta ume txikiek familiaren arteako komunikazioa behar baitute. Ezta?

Teknologia+heziketa?