(kirol) taldeen izenak euskararen ikuspuntutik
(kirol) taldeen izenak euskararen ikuspuntutik –
Futbola edo football-a Inglaterratik heldu zen Euskal Herrira ingelesen eskutik XIX mendearen bukaeran. Ez bakarrik Euskal Herrira, mundu osora ere hedatu zen, batez ere Britainiar Inperioaren baitan beste herriengan influentzia handia zuen eta. XX mendearen hasieran, Rugby, Tennis, Golf eta Futbola munduan barrena praktikatzen hasi ziren eta taldeak sortzen.
Euskal Herrian ere kirola talde asko joan ziren, auzo, lagun-talde, herri eta hirietan. Egunotan Athletic-en garaipena bolo-bolo dabilela, aprobetxatuko dugu Euskal Herrian sortu diren kirol taldeen izenak aztertzen, euskararen ikuspegitik.
Duda barik, ezagunena OSASUNA da. Iruñeako taldearen sortzaileek kirolak osasunarekin zuen harremana argi utzi nahi izan zuten. Beste talde ezagunenak ez bezala (Athletic Club, Real Sociedad, Deportivo Alaves, Aviron Bayonnese…) ez zuten euskararen zantzurik. Baina hain ezagunak ez diren talde askotan bai, euskarari erreferentzia egiten diote. Bizkaiko Basaurin, adibidez, BASKONIAz gain, INDARTSU taldea dugu. Biak ala biak, Athletic-ekin hitzarmena dute eta bere harrobiaren parte dira. Bilboko auzo batekoa da ere DANOK BAT. Auzo lanaren erakuslea den izena, noski. Bilbotik mugitu gabe, Peñaskalen, ITURRIGORRI taldea dugu, 1923an sortua. Azken hauek futbolean aritzen dira, baina BIDAIDEAK dibertsitate funtzionala duten pertsonen euskal elkartea da eta kirol egokitua egiten dutenena alde egiten du, besteak beste, taldeak babestuz eta garraioan lagunduz.
Bilboko itsasadarren gora goazela, APURTUARTE taldea topatuko dugu. Apurtuarte 1926an Erandion sortu zuten eta hortaz, Txorierri osoko talderik zaharrena da. Izena Juan Egaña sortzaileak asmatu zuen. Honek ez zuen klubaren ibilbidea luzea izango zenik espero eta apurtuarte aguanta dadila izena proposatu zuen. Eta ia 2 aldiz desagertua izan zen. Bata Gerra Zibilaren ondoren (1943an itzuli zen) eta ondoren 3. mailatik jaitsi zenean (2 urtez egon zen zelairik gabe, 1962an Arteaga zelaian jokatzea lortu zuen arte). Erandion bertan, BETIKO NESKAK FKE (Futbol Kirol Elkartea) ere dugu, 2007an sortua eta bereziki neskentzat sortua.
ANAITASUNA izenarekin bi kirol talde ditugu. Bata Iruñean eta bestea Azkoitian. Azkoitiakoa 1930 hamarkadan sortu zen eta Iruñeakoa 1950 hamarkadan. Arraroa badirudi ere, kirol modalitate ezberdinetako taldeak badituzte, baina Azkoitiakoa eta Iruñeakoak kirol talde guztiz ezberdinak dira. Agian, garai hartan ez zuten erregistroa digitalizatua izango eta horregatik Iruñekoari izen berarekin fundatzeko baimena eman zioten, auskalo.
Ezin ahaztu Gasteizeko AURRERA VITORIA, kirol elkartea, baina batez ere futbolagatik ezaguna dena. Beste talde pilo daude. Horien artean aipagarriak dira OBERENA (Iruñea) -horrela idatzita, H gabe-, BETI ONAK (Atarrabia), IZARRA (Lizarra, Nafarroan) logoan izarra duena, CD IZARRA GORRI (Araba, baina ez du zerikusirik Moskuko Izarra Gorriarekin), LAUBURU KE (Ibarra), CD ADISKIDEAK (Ollargan, Bizkaia), AD BAIKORRAK, AD GALTXAGORRI, KASKAGORRI FT (Araba), ETORKIZUNA AIALAKO KT…