Surfa Euskal Herrian
Surfa Euskal Herrian –
Surfa, jende askok praktikatzen du. Batzuk maiteminduta daude beste batzuk gorroto dute. Ni lehenengo taldean nago.
Surfa Polinesian jaio zen orain dela 1000 urte baino gehiago, eta pentsatzen ari zareten moduan ez zen erabiltzen hobby moduan, baizik eta garraio moduan uhartetatik uhartera mugitzeko. James Cook kapitana eta bere tripulazioa Hawaiko uhartetara heltzean, surfa deskubritu zuten. Gero misiolari kristauek XIX. mendean Hawaira joatean garraio honen praktika debekatu zuten. 1900 urtean Duke Kahanamoku Hawaiko igerilari olinpiar batek surfaren praktika Estatu Batuetan sartzen hasi zen. Baina aldi horretan, kirol moduan.
Europa guztian eta Euskal Herrian lehengo surf taulak eta lehengo olatuak surfeatu egin ziren, Peter Viertel-i esker 1956an. Lau urte geroago E.H.ko kostalde guztian surfean aritzen zen jendea batez ere Zarautz, Sopela, Biarritz eta Mundakan. Euskal Herriak betidanik itsasoarekin oso harreman estua izan du, eta honek lagundu zuen surfari ongi etorria ematera. 1970ean askoz eta jende gehiago aritzen zen klub eta lehiaketei esker. Gaur egun Euskal Herria, batez ere Mundakagatik, ezaguna da ezkerreko olatuagatik.
Duela gutxi Euskal Pilota Federazioak Federazio Internazionalak onartu du. Euskal Herriko Surf Federazioa, Espainiakoaren aurretik sortu zenez, aukera dago ere, nazioarte mailan onartua izateko (lege berriaren arabera kasu hontan, onartzen da internazionalki aritzea).
Surfa 2 kategoria nagusitan sailkatu ahal da konpetitiboa dena eta ez dena. Konpetitiboaren barruan hiru azpikategoria daude, lehengoa shortboard modalitatea da. Bertan, trukoak eta maniobrak egitea bilatzen da. Longboard, ordea, klasikoagoa da eta estiloa eta teknika puntuatzen dira. Azkenik big wave sufing edo niri gustatzen zaidan moduan, “nor dago eroen”. Kategoria honetan puntuatzen dena da nork surfeatzen duen olaturik handiena eta denbora luzeagoan, hau da, eroen dagoenak irabazten du. Bestela ikusi ahal duzu Nazaraten (Portugalen) egiten den lehiaketa.
Gero surf erekreatiboa, pertsona gehienek egiten duena (ni tartean). Esan ditudan hiru kategoriak egin ahal dituzu, dagoen diferentzia da inork ez dizula puntuatuko. Gero hortik galduta beste bi azpikategoria daude, bata surf artifiziala edo ibaietan eginda (bai, existitzen da) eta bestea free ride edo estilo librea. Surf artifiziala hiru lekutan egin ahal da: Olatu generatzaile batean, Flowride natural batean (ibaian) edo Flowride artifizialen. Olatu generatzailea surf naturalaren antzekoena da, olatuak perfektoak direlako, hori da dagoen diferentzia bakarra. Bestean Flowridean oso zaila da azaltzeko, baina arranpa moduko bat egiten da eta gero ur geruza finu bat eta oso azkarra gainetik doa eta hori da surfeatzen duzuna.