Sare sozialen faltsukeria

Sare sozialen faltsukeria –

Azken urteotan, Sare sozialek fama eta garrantzi handia hartu dute gure egunerokotasunean. Hauetan, gure eta gure lagunen argazkiak igo ditzakegu, eta gure jarraitzaileek ikusi eta komentatu ahal dituzte. Baina badaude, Sare sozialak bere lan bihurtu dituztenak, Influencerrak hain zuzen ere.

Sare sozialen faltsukeriaGaur egun, Sare sozialetan, faltsukeria handia aurkitzen da, gehienbat Influecerrek hainbat teknika garatu dituztelako, haien argazkiak perfektuak izan daitezen. Influencer hauek argazki bat egiterakoan enfokea, argia, ingurua, makilajea eta postura izan behar dute kontuan. Aurreko hau aintzat hartuta, ehunka argazki egiten dituzte, horien artean onena aukeratu ahal izateko. Azkenik, behin argazkia aukeratuta, igo baino lehen, filtroak erabiltzen dituzte eta editatu egiten dute, akatsen bat izatekotan hau desagerrarazteko. Itxurakeria hau Instagramen da nagusiki, baina beste plataformetan ere dugu. Milaka eta milaka jarraitzaile dituzten pertsona hauek, euren bizitza erakusterakoan ere ez dute errealitatea guztiz islatzen. Bakarrik bidaiak, festak, egiten dizkieten opariak… erakusten dituzte, modu honetan bizitza ideala dutela jakinaraziz, nahiz eta ez izan guztiz horrela.

Gehienbat gazteentzat, hau arazo bat suposatzen du, influencerren estetika-patroia, zein bizitzeko modua, itsuki jarraitzen saiatzen direlako, eta ezinezkoa egiten zaielako pertsona horiek lortu dutena eskuratzen. Modu honetan gazte askok frustrazioz, antsietatez eta etsipenez beteta bizi dira, bizimodu, eta itxura irreal baten bila.

Bestalde, azken urte honetan arrakasta handia lortu duen sare sozial bat sortu dute bi gazte frantsesek, BeReal deiturikoa eta honek aurretik aipatu dudan faltsukeriaren aurka borroka egiten du. Bertan, momentuan egindako argazki bat igo behar da egunero (ezin dira galeriatik igo). Egunean zehar notifikazio bat heltzen zaizu, eta orduantxe igo behar duzu argazkia, momentu horretan harrapatzen zaituen moduan, makilajearekin, makilajerik gabe, kalean edo etxeko sofan… argazkia naturala izanda, prestatu gabekoa. Aplikazio honetan irudiak ezin dira editatu, ez baitago iragazkirik.

Edonola ere hasieran aipatutakoa kontuan hartuta, gehienbat gazteak kontuz ibili behar dira sare sozialetan ibiltzen direnean, eta argi izan behar dute, ikusten ari direnak lan handia duela atzetik, ez dela segundu bakarrean ateratako argazki sinple bat, beraz, ezin direla hauekin konparatu.

Sare sozialen faltsukeria