Publizitatea: Produktu ona edukitzea bezain garrantzitsua da ondo saltzen jakitea

Publizitatea: Produktu ona edukitzea bezain garrantzitsua da ondo saltzen jakitea –

Gaur egun, inoiz baino garrantzitsuagoa da enpresak euren produktuak ondo sal dezaten jakitea., Horretarako marketing eta publizitate lanak egiten dira, garrantzi handikoak direnak, hain zuzen. Produktua ondo saltzeko, kalitateaz aparte, bere paketearen kolorea edo tipografia, marka, usaina, produktuaren ezagutza, eta publizitatea besteak beste dira kontsumitzaileen erosketa erabakian eragina duten faktoreak. Produktua zenbat eta jende gehiagok ezagutu eta erosi, hobeto; eta horretarako xehetasun txikienetan ere arreta jarri behar da.

Eduki marketina: beharrezkoa; eta plangintza bat sortzea, ezinbestekoa

Antzina, produktua ezagutarazteko kaletik banatzen eta itsasten ziren kartel handiak erabiltzen ziren, baina honek ez zuen ahalbidetzen pertsona askorengana heltzea. Lehen ere asko erabiltzen zen publizitzte bidea irratia zen telebistarekin batera, baina hauek garrantzia galdu dute, teknologia berrien sorkuntzarekin eta sare sozialen hedapenarekin. Publizitatea ez da bakarrik produktu berriak merkatuan sartzeko eta saltzeko, berriak ez diren produktuetan aldaketak egiten dituztenean, ezinbestekoa da aldaketa horiek kontsumitzaileengana heltzea.

Sare sozialetan sortutako ”influencer” lanbide berri honekin, marka askok telebista alde batera utzi eta sare sozialetan inbertitu dute. Hori egin dutenak gehienbat gazteentzat zuzenduta dauden markak izan dira, gazteenganaino heltzeko bide azkarrena baita. ”Influencer” terminoa nahiz eta oso modernoa dirudien, euren lana publizitatea da azken finean, izan ere, iragarkietan aktoreek egiten duten lana ordezkatzen dute. Hala ere Influencerren hedapena, kritikak ere ekarri ditu, askok lanbide hau, itxura fisikoarekin lotzen dutelako, “influencer” guztiak estandar fisiko sozialak betetzearen beharrarekin.

Publizitateak ere garapen handia izan du azken urteotan; aspaldi, publizitateak edozein bide erabiltzen zuen jendea erostera bultzatzeko. Gaur egun, berriz, lege berriak sortu dira arlo honetan, iragarkiak iruzur gutxiago egitea lortu dutenak, eta bide justuak erabiltzera bultzatu dituztenak. Adibidez, “Pepsi” freskagarri marka bere iragarkietan “coca-cola” marka erabiltzen zuen, bere produktua hobeagoa zela erakusteko. Gaur egun hau debekatuta dago, markek ezin dituzte beste marka batzuk gutxietsi euren iragarkietan.

Beraz, aurretik aipatutakoa kontuan hartuz, nahiz eta publizitateraen mundua etengabeko aldaketan egon, aipatutakoa funtsezkoa da enpresentzat, eta gaur egun sortu den merkatu lehiakorrarekin, inoiz baino gehiago. Enpresa bezala gure produktua, gainerakoez desberdindu behar dugu, eta desberdintasun horiek kontsumitzaileei jakinarazi beharko dizkiegu.

Publizitatea: Produktu ona edukitzea bezain garrantzitsua da ondo saltzen jakitea.