Plastiko gogorreko Katxia

Plastiko Gogorreko Katxia –

Jaietan erabili zure plastiko gogorreko katxia!

Jaietan eta bereziki txosna guneetan edariak zerbitzatzen dira. Duela urte batzuk, derrigortuta daude plastiko gogorreko katxietan ematera. Eta katxi horiek kobratu behar dira (euro bat eta 3 artean izan ohi dira). Neurri hau aurreko artikulu batean aipatu nuen (hauteskundeetako paper xahuketaz). Neurria, ordea, alferrikako plastiko xahuketa saihesteaz gain, zikinkeria murrizteko eta birziklapena errazteko beste neurri batzuen ildotik doa. Hauek, hain zuzen:

  • Plastiko botiletako tapoia lotuta geratzen da botilara orain dela gutxitik (Europar Batasunean ezarritako araua). Askatu daitezke, baina indar gehiago egin behar da. Honen helburua tapoiak botata ez geratzea eta birziklapena erraztea dira.

  • Aurrekoa, 1980 hamarkadan, latetan ezarri zen neurriaren antzekoa izan da. Lehen, edateko lata eta kontserbetan “anilla” kendu behar zenuen eta solte geratzen zen. Baina, esan bezala, 80 hamarkadan eta mundu mailan, ontzian itsatsita geratzeko, diseinua aldatu zuten eta ordutik horrela mantentzen da.

  • Platikozko poltsak saltokietan kobratzera derrigortu zuten; kasu askotan, debekatzera edo biodegradagarriagoak diren materialezkoak erabiltzera.

  • Jendetza pilatzen den ekitaldietan (jaiak, erakustaldiak, kirol jarduerak…) eta alkohola deblauki iresten den aldietan, beirazko ontziak erabiltzea debekatuta dago, arriskuak sahiesteko. Erabilera bakarreko katxiak edo edalontziak ere debekatuta daude hainbat tokitan. Horien ordez, 300 aldiz erabili daitezkeen ontziak erabiltzera derrigortuta daude. Plastiko zurrunagoa dute, baina kobratu behar dira.

Arazoa azken neurriarekin izan ohi da, jendeak ez dituela berriro erabiltzen. Teorikoki, etxetik eraman behar dira, baina ez da eroso edo estilosoa hori egitea, edo besterik gabe, ahazten zaigu (batzuetan sokatxo bati lotuta egoten dira eskumuturrean edo gerrian eskegitzeko). Baina oro har, edalontzi horiek egiteko plastiko gehiago erabili behar bada ere, plastikoaren erabilera murriztu egiten da. Eta abantaila oso ageriko bat du: zoruan barreiatzen den zabor kopurua murrizten da.

Udaletxe batzuek tabernetan ere ezarri dituzte plastikozko edalontziak, baina soilik jaiak direnean.

Katxiak: aldarrikapenak azalarazteko bidea.

Txosna guneetan katxietan mezuak zabaltzeko aprobetxa daitezke, argazkietan ikus daitekeen bezala. Erasoen aurka, ingurugiroaren alde, presoen alde eta abar.

Plastiko Gogorreko Katxia

Plastiko Gogorreko Katxia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude