Osasun sistema publikoa ala pribatua?

Osasun sistema publikoa ala pribatua? –

Medikuarengana joaten garenean 2 aukeren artean erabaki behar dugu. Osasun sistema publikora ala pribatura joan gaitezke. Osasun sistema publikoak gobernuaren kontrolpean dago eta pribatua enpresa pribatuen esku. Ezberdintasun handi bat kostua da, izan ere, sistema publikoagatik erabiltzaileek ez dute ordaindu behar. Sistema pribatuagatik bai.

Osasun sistema publikoa Osakidetza eta Osasunbideak kudeatzen dute, EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren. Sistema pribatuko enpresa nagusiak gure lurraldean IMQ, Sanitas edo Quiron dira. Baina gero kontsulta pribatu asko daude: hortz klinikak bereziki, baina baita beste hainbat espezialista ere. 

Finantzazioari dagokionez hurrengoa esan daiteke: sistema publikoaren finantzazioa gobernuak jasotzen dituen zergetatik dator. Pribatuarena erabiltzaileek ordaintzen dutenagatik. Kasu askotan aseguru medikuak egoten dira eta urteko kuotak ezartzen dira. Eta kasu berezietan, osasun sistema publikoak klinika pribatu batera bidali ahal zaitu, baina sistema publikoa ordaintzeaz arduratzen delarik. Sistema publikoak medikamentuak ordaintzea erabiltzaileari eskatzen dio, baina kasu askotan sendagai horiek merkatuko balioaren azpitik ordaindu behar dira, Gizarte Segurantzak ordaintzen duelako. Koordainketa edo kopagoa deitzen da hori.

Osasun publikoa erabiltzeko ez dago mugarik. Hori bai, Gizarte Segurantzako txartela, NAN edo zure lurraldeko erakundearen txartela (Osakidetzakoa edo Osasunbidekoa adibidez) eskatzen dizute arreta jaso baino lehen. Baina txartela jasotzeko errodaltuta egotea da baldintza bakarra, gure herrian behinik behin. Asistentzia pribatua jasotzeko ordaindu behar da. Kontsulta bakoitzagatik kobratuko dizute eta nahiko garestia da gainera.

Herri askotan, enplegatu gehien daukan erakundea Osasun erakundea da. Adibidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan enplegatu gehien dituen erakundea Osakidetza da. Herri eta auzo ia guztietan anbulategi bat egon ohi da. Hori Lehen Mailako arreta (Atención Primaria) deitzen da eta Familia Medikuntzako espezialitatea eta Pediatria egoten da. Familia medikuez gain (bata zurikoak), erizainak (bata urdina) eta erizain laguntzaileak (bata arrosa) egoten dira, bedel eta administrariez gain.

Organizaciones de Servicios de Gipuzkoa - Tu centro sanitario - Osakidetza
Asistentzia pribatua zentro gutxiagotan kontzentratzen da.

Asistentzia pribatuaren abantailak zeintzuk dira?

 Batez ere arreta jasotzea azkarragoa dela. Itxaron zerrendak askoz laburragoak. Adibidez, Osakidetzan dermatologo edo odontologo bat ikusteko hitzordua 4 hilabetetan jarri ahal dizute, baina pribatuan hurrengo egunean izan dezakezu. Beste ezberdintasun bat arreta pertsonalizatua da. Ospitaleko oheak, publikoan, partekatuak izaten dira, beste paziente batekin. Eta horrela intimitatea galtzen da. Ospitale pribatuan, ordea, gela bakoitzean paziente bakarra egoten da.

Osasun sistema publikoa ala pribatua?
Itxarongela asistentzia publikoan

Baina pribatuan medikuak hobeak dira? Bueno, Osasun sistema publikoan lan egiteko, MIR azterketa gainditu behar da. Pribatuan aldiz, hori gainditu gabe lan egin ahal duzu. Horregatik, publikoan azterketa gogorragoa gainditu dutela ziurtatzen duzu. Zentzu horretan, teorikoki, hobeto prestatuta daude. Baina aldi berean, publikoan, lan-zama handia jasan ahal dute. Horregatik, posible da tratua hain hurbilekoa ez izatea.

Publikoaren abantaila handi bat baliabide teknikoena da. Tresneria garestia eta konplexua edukitzen dute, pribatuan egoten ez dena askotan. Gerta liteke klinika pribatu batera joatea eta pazientearen egoerak txarrera egiten badu, publikora bidaltzea.

 

 

Osasun sistema publikoa ala pribatua?