Organo emaileak
Organo emaileak
Azkenengo hamarkadetan kirurgia teknikak izandako aurrerakuntzekin transplanteak ugaritu dira gure ospitaleetan. Eta medikuen esperientzia ere nabarmen aurreratu da. Horregatik, medikuek gero eta gehiago aukeratzen dute teknika hau gaixotasun askok sortzen dituzten arazoak konpontzeko. Askotan, aukera bakarra izaten da gaixoa sendatzeko eta honen bizitza salbatzeko.
Baina zertan datza organo bat ematea? Erraz esanda, gaixo dagoen organo bat kendu eta ondo dabilen bat jartzean. Pertsona batek organo bat minduta daukanean eta beste erremediorik ez dagoenean, beste pertsona batengatik -“emaile” deitzen zaionarengatik hain zuzen- jasotzen du organo osasuntsu bat.
Nor izan daiteke emaile? Edonor izan daiteke hil ondoren emaile bederen. Hamazortzi urte bete eta gero egin gaitezke emaile. Hau da debeku bakarra. Ez dut uste baldintza gehiago eskatzen direnik. Erabakia izatea eta itxarote-zerrendetan apuntatzea dira behar diren baldintza bakarrak emaile izan gaitezen. Emaile izateko bi era daude. Bata hil ondoren eta bestea bizirik egonda. Ohikoena, hildako emaile baten organoa jasotzea da. Emaile gehienak trafiko istripuen hildakoak izan ohi dira. Eta uste dut, nahiz eta hildakoa emailea ez izan, legeak onartzen duela familiaren baimenarekin azken hau emaile izatea eta beren organoak bizitzak salbatzeko erabiltzea. Bizirik dauden emaileentzat oztopo gehiago jartzen dituzte. Soilik familiako bati eman diezaioke organo bat eta baldintza ugarirekin.
Esan dudan bezala, aurrerakuntza nabarmena eman da kirurgia-teknika aldetik, baita medikuaren ezagutzaren eta esperientziaren aldetik. Hala eta guztiz ere, organo-arbuiatzea izaten da arazorik larriena eta zoritxarrez gertatzen da noiz-behinka. Aitzitik, gaixoen bizi-kalitatea eta biziraupena nabarmen egin du hobera. Emaitzak gero eta hobeak dira eta gero eta jende gehiago baliatzen da teknika hauetaz urte gehiago bizi daitezen.
Hala ere, badago puntu beltzen bat. Estatistikek esaten dutenaren arabera, munduan egiten diren transplanteen %10 organoen merkatu beltzak elikatzen du. Honek zer esan nahi du? Hain zuzen ere, pertsonen merkatu beltza dagoela eta euren organoekin mafiek dirutza irabazten dutela. Diru dezente mugitzen du trafiko honek eta kaltetuenak, beti bezala, hirugarren munduko pertsona txiroak eta babesgabeak dira. Eta dakigunez, mafiak bitartean daudenean, ez da ezer onik ateratzen. Honek susposatzen duena sufrimentua, esklabotasuna eta heriotza dira soilik. Hirugarren munduko organoak, lehen mundukoentzat. Hau bai penagarria!
Alde positibora bueltatuz, gero eta emaile gehiago daude. Nahiz eta emaile egiteko informazioa egokia eta nahikoa ez izan, emaileen kopurua gorantz doa pixkanaka. Seguruenik ez behar izango litzatekeen beste. Medikuntza arlotik baliabideak ditugu baina emaileen zerrendak oraindik ez dira nahikoak. Zer dela eta uko egiten diogu organoak emateari? Arrazoiak ugari eta desberdinak izaten dira: utzikeria, beldurra, arrazoi etikoak edo erlijiosoak, senideen ezezkoa… Ez gaude prestatuta honelako erabakiak hartzeko eta informazio gutxi dugunez, utzi egiten dugu eta egun batean egingo dugula esaten diogu geure buruari gu engainatu nahian.
Beraz, informazio gehiago behar dugu, kanpaina solidarioak egin beharko lirateke, eskolatik hasiz, sentsibilitatu jendea dakarren onurak erakutsiz. Eliza katolikoak ere zer esaterik badauka eta aurre iritziak albo batera utziz, emaile egiteko alde azaldu beharko litzateke. Eta guk geuk, zer? Gehiago egin dezakegu. Gogoa eta ausardia behar dira horretarako. Pentsa dezagun guk geuk behar izatea egunen batean eta orduan hasiko gara konturatzen emaile egitea erabaki handia dela.
Ane Egaña es la caña