Ona al da egunero dutxatzea?

Ona al da egunero dutxatzea? –

Ona al da egunero dutxatzea?

Dutxa higiene pertsonalaren oinarrizko ohituretako bat da. Hala ere, eta egunero dutxatzea ondo ikusia dagoen arren, adituak bat datoz egunero dutxatzea larruazalarentzat kaltegarria izan daitekeela esatean. Ur eta xaboi gehiegi izateak gorputzeko eta buruko ile-larrua (cabellera) kaltetu ditzake, larruazala lehortzen du eta infekzio batzuetatik babesten gaituzten substantziak jariatzea eragozten du. Automatismoa da kalera jantzita joatea, eta dutxa ere automatismoa bihurtu dugu. Ur-txorrotaren azpian sartu, xanpua jartzen dugu ilean, gela gorputzean eta prest gaude. Hala ere, dermatologoen arabera, zenbait baldintza bete behar dira:

1- Maiztasuna. Giro-tenperaturaren, urte-sasoiaren, lan motaren edo kirola egiten dugun ala ez kontuan hartuta, egunero dutxa beharko dugu, edo, izerditzen ez badugu, dermatologoak bi egunetik behin dutxatzearen aldekoak dira, larruazala babesteko.

2- Iraupena. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, eguneroko dutxak ez luke 5 minutu baino gehiago iraun behar, eta horrek larruazalari eta ingurumenari mesede egiten dio. 10 minutuko txorrota bat = 200 litro ur.

3- Tenperatura. Egokiena ur epelarekin dutxatzea da, 35 eta 37 gradu artean. Ur beroegiak larruazaleko koipe naturala kentzen du, lehortu egiten du eta zaurgarriago uzten du.

4- Ilea. Ilea zikina dagoenean garbitu behar dela oinarri hartuta, adituek adierazi dute egokiena hiru egunetik behin garbitzea dela, buruko ile-larruak berezko koipea gordeko baitu. Xanpu kantitatearekin ez da gainditu behar, ezta indarrez igurtzi ere; hatz-mamiekin aplikatu, buruko ile-larrua masajea eman eta odol-fluxua erraztuko duzu. Egokigailua erabiltzen baduzu, aplikatu puntetan bakarrik, gantz gehiegi ez izateko.

5- Lehorgailua. Ideala modu naturalean sikatzea da, ilea batez ere. Lehorgailua burutik 15 zentimetrora gutxienez eta erabili aire hotza hobe.

6- Xaboia. Larruazalaren pH-a errespetatzen duten xaboiak erabiltzea gomendatzen da, baina gogoan izan pH hori ez dela neutroa (pH 7), azidoa baizik (pH 5,5). Horregatik, xaboiak pixka bat azidoak izan behar dira.

7- Eskua belakia (esponja) baino hobeto. Adituen ustez, hobe da gorputza eskuarekin igurztea belaki batekin igurztea baino. Azken horrek, larruazala higa (erosionatu) dezake, larruazalaren gainean duen marruskaduragatik (“roce”agatik). Gainera, esponja ondo lehortzen ez bada, beti heze dagoenez, germen, bakterio eta onddoen habia bihur daiteke.

8- Goitik behera. Garbitu burua lehenengo, xaboitu gero gorputza, jaitsi lepotik orkatiletara.

9.- Eremu intimoak. Izerditu ez bazara, hobe da xaboia saihestea. Urologoek eta ginekologoek ohartarazi dute uretran edo baginan sartzeko arriskua dagoela. Ez erabili inoiz lurrindun gelak (perfumatuak), zona horiek sentikorragoak baitira.

10- Oinak. Batzuetan uste dugu gorputzetik jausten den xaboidun ura nahikoa dela garbitzeko; hala ere, xaboiarekin ere igurtzi behar dira, metatzen duten zikinkeria eta bakterioak kentzeko. Garrantzitsua da,  ondo lehortzea, hezetasunak sortzen dituen usain txarrak saihesteko.

Ona al da egunero dutxatzea?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude