Nunca Mais

Nunca Mais –

Nunca Mais
Irudiaren egilea: Inhar Serrano Garrido.

Hori zion Marisa Paredesek 2003ko Goya sarietan, Prestigeak ekarri zien ezbeharraren kontra azalduz. “Nunca mais” ere izan zen ezbeharraren aurkako protesta moduan jaio zen plataformaren izena, Galiziaren egoera islatzen zuen plataforma. Hogei urte pasa dira Prestige deitutako petroleo itsasontzia ondoratu zenetik, Galiziako hondartzak beltzez zipriztindu zirenik eta une horretan zegoen partidu politikoak, PP, egoerari aurre egin izan ez zuen egunetik. Aurtengo azaroan 22 urte beteko dira “Nunca mais”etik.

Bitartean, prestatu egin behar gara, horrelko egoera baten aurrean gaudelako. Oraingoan ez da petroleoa Galiziako kostaldeak mehatxatzen dituen arazoa, pelletak baizi, plastikozko bolatxo ñimiñoak. Baina, nahiz eta makina bat pertsonentzat gertakari hau berria izan, uste baino lehenago hasi zen ezbeharra.

  • Iazko abenduaren 6an Algecirasko portutik abiatu zen merkantzia-itsasontzi bat “Toconao” izena duena. Liberiako badera duen itsasontzi hori, Rotterdam zuen helmuga.
  • Baia, bi egun ondoren, abenduaren 8an, alegia, itsasontzia Portugaletik zebilenean, ekaitz batek harrapatu zuen, antza denez nahiko gogorra, bertan zeuden sei kontenedore itsasora jausi baitziren. Kontenedore batek kolpe oso txarra hartu behar izan zuen, ireki baitzen, barnean zituen poltsa guztiak itsasotik zabalduz. Eta imajinatu duzuen bezalaxe, bertan pelleta zegoen, mila saku bete pellet.
  • Abenduaren 13an pelleta Galiziako hondartzan hasten da ikusten, baita 53 saku apurtzear ere. 

Une honetan hasten da gatazka, izan ere, itsasontzia istriputik egun batzuk ondoren, arduradunek ezbeharraren abisua eman zuten, baina sakuen enpresa poloniari errua leporatuz. Baina enpresak errua logistikaren ardura beste enpresa bati leporatu zion eta azken honek ezbeharraren ardura beste enpresa bati leporatu zion, Indiako den bati. Hemen duzue irakurgai lehenengo hankasartzea.

  • Bitartean Galiziako gobernuak 1. mailara igotzen du kezka, nahiz eta aitortu ez dagoela zertan egon kezkarik, plastikoa ez baita toxikoa. Gainera, uste zuten ez zirela hainbeste pellet helduko kostaldera, baina ez da horrela izan.

Badago gertakizun honetan kontuan hartzeko zerbait: Gobernuan PP dagoela eta aurten hauteskundeak izango direla, beraz hartzen dituzten erabakiak ziurrenik aldaketak eragingo dituzte hauteskundeen emaitzen aurreikuspenetan. Ondorioz, egoeraren larritasuna ez dela hainbestekoa esan du; hona hemen beste hankasartze bat.

Espainiako gobernuak, PSOE, honen aurrean ipini duen aitzakia, 1. mailan ezin duela ezertxo ere egin izan da, nahiz eta argi dagoen laguntzak eman ditzakeela, baina PPak hauteskundeak galduz gero PSOErentzat onurak ekarriko lituzkete.

  • Azkenean, hilabete bat eta gero, Galiziak 2. mailara igo du alerta, Asturiazi kopiatuz, baina azken hauek lehenengo unean jarri zuten alarma 2. mailan.
  • Oraintxe bertan suposatzen da Gobernuak makineria bidaltzen ari dela iparraldeko kostaldeetara, baina nahiz eta mundu osoko laguntzak eskaini, pelletak izango duen eragina ez da konponduko, zorionez leunduko da eragina.

Pelleta ipar kostalde guztira helduko dela ikusten da, euskal kostak barne. Eta ero, Espainiako ipar kostatik, ozeano guztietara, pelleta deskonposatu arte (eta 80 urte behar dira horretarako). Duela gutxi, gainera, Bruselak aitortu du mikroplastiko horiek toxikoak direla, Galiziako Gobernuak ez bezala.

Ageriko zerbait esaten baldin badu berri honek zera da, gizakiok naturarekiko konpromesua dugula gure poterea mugatu dezakeen edozer heldu arte, hor gure begirada beste leku batera doa.

Noiz heldu da unea non politikari naturari baino garrantzi handiagoa eman diogun?

Noiz galdu zuten indarra “nunca mais” edo mezu hori adierazten duten esaldiek?

Hamaika pertsonek ez diete garrantzi asko emango gertaera honi, baina beste askok merezi duen garrantzia emango diogu, itsasoa gertu dugulako, igeri egitea maite dugulako, gure ondorengoak honekin biziko direlako eta gu hiltzen garenean, pelletak egongo direlako.

Egun hauetan partidu bakoitzak bere barnealdea erakutsi du egin dituen ahalegin eta eginkizun bakoitzean. Seguruenik, denborarekin, ahaztuko dugu gure goian dauden pertsonek egin dutena, baina hondartzek ez dute sekula ahaztuko gertatu dena, Prestigearen ondorioz gertatu zen bezala, aztarnak ez direlako mugituko.

Prestigearen maila berdineko alerta batean gaude, oraingoan mikroplastiko toxikoekin, eta ez gara konturatu, eufemismo bezala kontatzen delako medioetan. Ez dago atzera pausorik, orain eragina saihestu behar da.

Ongi etorri “Plastigera”.

Nunca Mais Nunca Mais Nunca Mais

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude