Notizia pozgarria: Nerabeen jaiotza tasa behera munduan

Notizia pozgarria: Nerabeen jaiotza tasa behera munduan –

Nerabeen jaiotza tasa horrela kalkulatzen da, 19 urtetik beherako 1.000 neska artean zenbatek eduki dituzten umeak (batzuetan 15-19 urte arteko datua agertzen da, baina 14 urtetik beherako haurdunaldiak ezohikoagoak dira). 

Oharra: 19 urteko erreferentzia ingelesez 19 urterekin oraindik “teen” zarelako erabiltzen da (ninteen, beraz, teenager). Gure inguruan, ohikoagoa da 18 urte arte kontabilizatzea, hau da, adin nagusi izan arte.

Gutxi gora behera, gaur egun herrialde aurreratuetan (Europa, Japonia, Txina, Kanada, Australia…) 5 neskek dute 1000 umea, hau da, %0,5. Ondorioz, %99,5ak ez du umerik nerabezaroan. Euskal lurraldean oso baxua da, munduan baxuenetakoa. Baina datu hauek Afrikan oso ezberdinak dira. Sahara azpiko herrialdeetan datua askoz handiagoa da: 100 nerabek dute gutxienez ume bat, hortaz, %10ak. 

Zorionez, datu hauek txikitzen ari dira. Bai Afrikan eta baita mundu osoan ere (Afrikan poliki doaz oraindik). Arrazoiak? Neskek eta emakumeek eskurago dituzte, oztopoak oztopo, antisorgailu motak edo abortoa. Gizartearen presioa nerabeak ama bihurtzeko txikiagoa da eta horren ordez gero eta gehiago bultzatzen da, haiek ikastea edo formatzea lanbide kualifikatuagoa lortzeko.

Nerabeen tasa gutxitzeak beste onura handia du: pobreziaren zikloa gelditzen du. Neskek adin nagusia izatera itxaroten badute, haien ikasketa eta formazio aukerak handitzen dira. Ondorioz, autonomia eta independentzia ekonomikoa lortu dezakete. Ume bat badute, ordea, zama bihurtzen da. Gainera, oso gazte badute umea, aitak umeaz ez arduratzeko aukera handiagoa izaten da. Ume bat hazi eta hezi egiteko aitaren laguntzarik ez badago, gogorragoa bihurtzen da amarentzat eta umeak egonkortasuna galtzen du. Ondorioz, etorkizuneko arrakasta akademikorako traba handiagoa da.

Estatu Batuetako adibidea: arraza edo jatorri etnikoaren araberako azterketa. (egin klik loturan)

Amerikako Estatu Batuetan datuak arraza edo etniaren arabera biltzen dituzte. Estatistiketan joerak eta jarrerak ikusten dira. Hemen ere, berri pozgarriak daude; izan ere, azken 30 urteotan behera egin du nabarmen talde guztietan.Ikusi grafikoa:

Notizia pozgarria: Nerabeen jaiotza tasa behera munduan
Nerabeen jaiotza tasa, arrazaren arabera Estatu Batuetan.

Nerabeen kasua adierazgarria da, baina kontua da lehen haurdunaldia izateko batez besteko adina atzeratzen ari dela. 20 urte izatetik 30 urtetik gora izatera pasa da. Pobrezia gutxitzeko eta emakumeen ahalduntzerako albiste onak.

Notizia pozgarria: Nerabeen jaiotza tasa behera munduan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude