Noraino iritsi daiteke adimen artifiziala?

Noraino iritsi daiteke adimen artifiziala? – 

Egia da inteligentzia artifiziala (IA) gure eguneroko bizitzan gero eta gehiago txertatzen ari dela, eta hainbat lanbide hobetzeko ahalmena duela. Hala ere, gizakiaren presentzia ezinbestekoa izaten jarraituko du, IAri ihes egiten dioten ñabardurak eta ukitu pertsonala kontuan hartuta.

Ni, medikua naizenez, medikuntzaren arloa ondo ezagutzen dut eta makina bat adibide jar ditzaket non IAren laguntza oso lagungarria izan daitekeen gizakiarentzat, bizitza luzatzeko ez ezik, 90 urterekin kalitate ezin hobearekin bizitzeko ere. Alde batetik, IAri esker, askoz hobeto borroka liteke gaixotasun genetikoen aurka, hala nola minbiziaren aurka. Alegia, gaur egun frogatuta dago IAk aukera ematen duela analisi genetiko konplexuak egiteko, gizakiari  ezin izango lituzkeenak  ondorioztatu edota aurreikusi, eta horiei esker minbiziari aurre egiten lagun dezaketen osagai genetikoak identifika litezke. Horrela, adin goiztiarretan (40-70 urte) gaixotasunek eragindako heriotzak saihestuko lirateke, eta ez dago zalantzarik, hori mugarri bat izango litzatekeela gizartearentzat. Medikuntzaren esparruan jarraituz , ekonomiari dagokionez, IA sistemek paziente baten datuak aztertuz proba egokienak gomendatu ditzakete. Hau da, erresonantzia magnetikoak, ekografiak baino askoz garestiagoak, azterketa askoz ere zehatzagoa egiten baitute.

Aurreko guztia gorabehera, esan beharra dago, IA ezin daitekeela paziente batek duen mina, kezka edo antsietatea baloratzeko gai izan. Mediku batek pazienteari entzutea, bere gorputz hizkuntza behatzea eta emozioak ulertzea ezinbestekoa da arreta integrala eta kalitatezkoa emateko. Horrexegatik, IA inoiz ez da nahikoa izango, berez, paziente batek zer tratamendu behar duen baloratzeko.

Abokatutza munduan ere, IA teknologia izugarri lagungarria izan daiteke. Adibidez, jurisprudenzia eta dokumentazio legala modu azkarrean eskuratzeko aukera ematen du, abokatuek bilaketetan orduak eman beharrean. Baina abokatuen lana datuen analisian harago doa. Legeak modu sortzailean interpretatzea, kontrako aldearekin negoziatzea eta bezeroen emozioak eta motibazioak ulertzea ezinbestekoa da. Giza kontaktua eta pertsonen arteko konexioa funtsezkoak dira arlo honetan arrakasta izateko.

Beste adibide bat hezkuntzaren arloan aurki dezakegu. Irakasleek IAren laguntzaz ikasleen ikasketa-prozesua jarraitu eta aholkularitza pertsonalizatua eman dezakete. Baina irakasleak bakarrik ulertzen ditu ikasleen behar emozionalak eta garapen soziala. Horrela, irakasleek ikasleen motibazioa eta parte-hartzea sustatzen dute, soilik  IAren bidez lortzen ez dena.

Hori dela eta, IA teknologiarekin batera, giza trebetasunak ere beharrezkoak izaten jarraituko dute. Gizakiak bakarrik eskaintzen dituen ñabardurak eta ulermen emozionala ezinbestekoak dira osasun arretaren, aholkularitza legalaren eta hezkuntzaren kalitatea bermatzeko. Etorkizunean, IA eta giza gaitasunen arteko sinergiak teknologia eta gizatasunaren osagarri bihurtuko ditu, zerbitzuen kalitatea hobetuz, eta ukitu pertsonala galdu gabe.

Ezin dugu ahaztu gizakien presentziak beti izango duela bere balioa, eta nahiz eta IAk hainbat arlotan aurrerapen handiak ekarri, gizakiaren parte-hartzea funtsezkoa izango da gure gizartearen garapenean.

Noraino iritsi daiteke adimen artifiziala?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude