Nik nirea, hik hirea
Nik nirea, hik hirea –
Badirudi ez dugula ikasiko. Beti gabiltza “egin ezazu euskaraz” esaten, beti dugu gogoan Joxean Artzeren leloa, beti dugu Euskaraldia jartzen duen txapa soinean. Hala ere, bada ahazten zaigun zerbait, euskararen kate honen zatirik garrantzitsuena: hiztunaren gogoa. Ez da arraroa pertsona euskaldun bat erosoago sentitzea erdaraz hitz egiten, euskaraz egiten duen bakoitzean atzetik segika badu polizia linguistikoa.
Hizkuntza berri bat ikastean, zatirik zailena izaten da ahozkoa. Maiz, testu bat altuan irakurtzean galdetzen diogu lehen aldiz geure buruari ea nola ahozkatzen den ahokorapilo bat dirudien hitz hura, ala beste pertsona batekin hizketan gaudenean ahaztu ohi zaizkigu beharrezko hitzak. Halakoetan, elkarrizketa ez etete aldera, erderakadak, kalkoak eta burutik igaro zaizkigun konponbide guztiak sartzen ditugu. Hor ikus daitezke hitz egiteko dugun gogoa, oztopoak guretzat oztopo ez direla erakusteko nahia eta ikasten jarraitzeko indarra. Eta zure esfortzu adierazezin horri esker hitz egitea plazer bat bihurtzen hasten den unean… tatxan! hortxe azaltzen dira hamaika Zatzaizkit eta Natzaio, zure euskarari akats guztiak aurkitzeko prest: “Ergatiboa erabili behar duzu!”, “Zer ikusi didazu?”, “H bat jan duzu”… Nola nahi dugu jendeak euskaraz egitea akats txikienagatik heriotza zigorra ezartzen badugu?
Behin Kike Amonarrizi entzun nion ez dagoela euskara zuzenik, zure euskara soilik existitzen dela. Burmuinean hiltzaturik geratu zitzaizkidan hitz haiek. Arrazoi zuen! Nik nire euskara dut, zuk zeurea, hark berea eta hik hirea. Ez dut esango euskara arautu bat egon behar ez denik, baina zergaitik ezin daitezke arautu gabeko 750 mila euskara egon?
Ziurrenik ni izango naiz ergatiboa erabiltzen ez duen norbait entzutean zuzentzeko beharra sentitzen duen lehena, ni izango naiz akats txikiena aurkitu eta lau haizetara oihuka hasten dena, ni izango naiz bat baino gehiagori euskaraz hitz egiteko gogoa kendu diena. Baina badakit ni izango naizela lehena akats guzti horiek egiten. Ziur naiz artikulu hau argitaratu bezain laster norbaitek bidaliko didala mezu bat egin ditudan akats guztiak azpimarratuz eta biziarteko kartzela-zigorrera zigortuz. Baina badakizu zer? Niri bost axola. Esan dezagun behingoz nik euskaraz hitz egiten ikusi dizudala eta ni ez zaidala gaizki egiten duzula iruditu. Egin ditzagun kalko okerrak behar beste alditan, zer alu axola du? Azken finean, ederrena ez al da euskaraz hitz egiten duen jendea entzutea, nola egiten dueni garrantziarik eman gabe?
Ba ez nago batere ados. Euskaldunak edozelako euskara onartzeko prest gaude gehienetan, oso gutxirekin konformatzen gara. Gazteleraren kasuan ordea, atzerritarrei edo euskara etxetik ekartzen duten umeei goiz goizetik behartzen zaie zuzentasunez berba egitera, izenei dagokien generoa ongi erabiltzen adibidez, edo euskarazko ezeztapen bikoitzaren kalkoa erderaz erabiltzea (nunca no he comido), etab. Ondo barneratuta daukagu hori eta ez hara konturatzen, baina euskaraz ordea, malguak izan behar omen, bigarren mailako hizkuntza da eta. Erdipurdiko euskañol euskalki-sukalki-nahaste-borrasteekin pozik gaude. Garrntzitsuen euskaraz “edo” egitea. Stockholm Sindromea deitzen ziao horri.
Hara, nik umetan (eta ez hain umetan) gaztelaniaz “los fotos” eta “el moto” nionean, nire klasekide gaztelaniadunek barre egiten zidaten.
Nik “nik etorri naiz” edo “ni egin dut” zuzentzen ditudanetan, errespeturik ez izatea leporatzen didate.
Pixkat bat es mucho. Euskaldun akonplejatuak.
Bat egiten dut aurreko iruzkinekin.
Kontua ez da ea Euskara zuzen bat eta bakarra dagoen edo egon behar duen; hizkuntza nola erabiltzen dugun garrantzi handikoa da eta gainera horrek gauza asko erakusten du, hizkuntzaz gain. Hizkuntzaz eta guk egiten dugun erabileraz dugun kontzientzia da axola duena. Ergatiboa hizkuntzaren ezaugarria da (nola izan bide zen singulartasuna…), eta hizkuntzaren agerpen batzuk ere ezaugarriak dira, ez soilik ‘akatsak’ egiteko aukerak.
Ez da nahikoa Euskaraz ari izatea; ergatiboa utzi egiten badugu; didazu eta nauzu nahasten baditugu; ari ditugu* eta gisako munstrokeriak ahoratzen baditugu, partitiborik ez badazagugu; aditz trinkoa makal baliatzen badugu; esamolde egokiak “faltan botatzen” ez baditugu eta horien ordez kalkoak, okerrak zein zuzenak, erabiltzen baditugu; “otsayan oyaskoak ibiyi” badira; eta baldin eta hizkuntzak eman dezakeen zehaztasun ahalmena galtzen badugu, azkenean pastitxe bat eginen dugu, eta ez hizkuntza bat.
Beste baldin-eta bat, ahaztu nuena, potoloa eta Euskararen ezaugarri dena, hau ere, mugagabearen erabilera kaotikoa edo noraezekoa…
Bai, tamalgarria da eskararen barrua makaltzea, baina euskera egiteko GOGOA da garrantzitsuena, nire ustez.
Eta gogo hori berpizteko USKERAK DUEN BEHE-BARRUAZ harro sentitu beharra dago.
Bide bakarra, edo behintzat nagusia, KULTURAZ janztea daukagu.
Euskal Herriko egiturek eta argitaldariek gaur egun erakusten duten KULTURA MAILA nahiko baxua dela uste dut. Zuek ez?
Nire ustez mugagabea Mendebaldeko euskerak mantendu du hoberen, eta euskera batuak, eskesen.
Euskera “mugatuari” buruz despiste handi bat dago Euskal Hiztegietan: -A desinentziak “-A artikulua” direlakoan (uste okerra), berba pila bat mugagabetuta ageri dira Hiztegi guztietan.
Beraz, ken ezin daitezkeen -A itsatsi edo organikoak ezabatu dituzte.
Adibidez, ORTUARI, MADARI, UDARE, SAGARRA… -ARIA, -ERIA (multzoa), -ERA, -ARA atzizki itsatsiak dira, eta ezin zaie moztu -A atzizki hori.
Hots, ezin da esan “ortuari, madari” etab. Horretariko ehunka edo ehundakari moztu diote buztana gure Hiztegi guztiek, batere errukirik gabe.
Parkatu, SAGARRA esan behar da, ez SAGAR, hiztegiak dioen moduan. Esan dut zergatik, -ARIA desinentzia (hondarkia) duelako, “mota” esan nahi duena. Horra etimologia:
*sara-gara-an-aria “LANDA (sara) GOIENEKO (gara-an) MOTA (aria)”
Mugagabeaz nioena, deklinabideari dagokionaz esaten nuen; -a desinentzia edo -a artikulua ere nire “akats guneen zerrendan” gehitu daiteke. Gaur bertan Argia aldizkari digitalean, ‘iraila’ irakur daiteke, ‘irail’ agertu beharrean, hots ‘irail hasieran’. Aspaldi dakigu (dakigu?) hilen izenak a gabeak direla: urtarril, otsail, martxo, apiril… arroz… hori ere a-dun bihurtu zaigu azken uztan… atzo arratsaldean ETBn aditu nuenez, behin eta berriro… ‘arroza gorria’…