Ni ez naiz negartia

Ni ez naiz negartia –

Ni ez naiz negartia“Kriztalezko belaunaldia”. Egungo helduek horrela ezagutzen gaituzte. Haien begietara, gizaldi galdua gara, denataz kexatzen dena, edozer gauza samintzen diona, eta gizarteak bide okerretik eramango duena. Bizitzari aurre egiteko gai ez direnak gara. Baina behingoz, inperfekzioei eta akatsei hainbeste erreparatuko ez baliete eta gure “lorpenak” nabaritzen hasiko balira… Negarti hutsak garela pentsatzen jarraituko lukete?

Gaur egun milaka aldiz entzun behar izaten dugu, egiten duguna txarto dagoela eta gero eta mimatuago gaudela, baina horrelako gauzak belaunaldi guztiek entzun dituzte. Pentsatzeko era desberdina dugu, baita pentsamendu irekiagoa ere. Ondorioz, ez zaie gure jarrera guztatzen. Ez al da beldurra dutela? Aldaketei beldurra. Belaunaldiz-belaunaldi gizakiak aldatzen joan gara, era berean egun egon den aldaketa nabaria izan da, oso nabaria.

Gauza asko aldatu ditugu eta aldatzen jarraituko dugu. Gaizki iruditzen zaigunagatik protestatuz, borrokatuz. Adibidez, gazteok gara ingurumena salbatzeko ordua heldu dela aldarrikatu duten lehenengoak, orobat, LGTBIQ+ fobiaren aurka jarri ginen lehenengoetarikoak, alboko herrian, homosexual bat jipoitu zutenean gazteok izan ginen protesta martxak antolatu zituztenak…etab. Ikustea besterik ez dago, kalera maiz ateratzen gara, ikus dezaten ez gaudela ados gizarte honetan dauden ezberdintasunekin. Guk haiek ez bezala, gauzaren bat txarto dagoela edo gure gustokoa ez denean, hura aldatzen zaitzen gara, ez gara besoak uztarturik geldituko.

Honengatik guztiagatik esan beharra dugu gazteok kokotetaraino gaudela gauza horiek entzuteaz; alegia, ez dugula ezertarako balio eta ahul hutsak baino ez garela. Agian, konturatzeko garaia da belaunaldi guztiek ahuleziak eta sendotasunak dituztela eta beste belaunaldi batekoa izateak ez gaituela baldintzatu behar.

 

Ainara eta Oier

Ni ez naiz negartia