Nazioarteko lehia gure dendarientzat
Nazioarteko lehia gure dendarientzat –
Starbucks, Primark, Apple denda, McDonald’s, Ikea, Zara… nazioarteko kate handiak dira, eta bere arropa, elektrotresnak, jakiak… eskaintzen dizkigute. Duela urte batzuk gure hirira ailegatu ziren, baina, euren presentzia urtez urte handitzen doa. Azken hamar urteotan, adibidez, gero eta agerikoagoak dira, batez ere, merkatal zentroetan. Baina, zergatik lortzen dute gure inguruan barneratzea?
Egia esanez, tamaina erraldoia edukitzeari esker abantaila batzuk dituzte txikien aurrean; hau da, baliabide handiagoak dituzte: hornitzaileei presioa egin ahal diete, agintariekin harreman zuzena, batzuetan mehatxu ere egiten dezakete, sistema informatiko garatuak…
Bestalde, nazioarteko kateak oso eraginkorrak direnez sinergiak lortzen dituzte; alegia, produkzioa handia izateari esker, produktu unitarioa merkeago izatea, produktu edota zerbitzuak merkeak eta lehiakorrak sortuz. Gainera, lan egiten daramaten urte horiei esker, kontsumitzaileen konfiantza irabazi dute euren izenagatik eta euren produktuak ezagunak izateagatik. Beraz, batzuetan euren prestigioa ere badute… ospe hau, askotan publizitatearen bidez lortzen dute, diru pilo gastatzen dutelako bertan.
Gainera, euskarari presentzia handiagoa eman ahal diote (errotuloak, webguneak…), nahiz eta bakarrik “kanpotik” izan. Denda txiki askok ez dute hori egiten batzuetan, zaila zaielako.
Hala eta guztiz ere, kate handiek ere badituzte desabantailak; alegia, oso estandarrak dira. Horrek esan nahi du Madrilen edo Berlinen topa daitekeena, EH-n ere topa dezakegula. Horren ondorioz, merkatu globalizatu batean gure nortasuna galtzen dugu.
Hortaz, nire ustez hemen arazo larri bat aurkitzen dugu, nola babes genitzake gure herri eta hiriak gure hiriko nortasuna galdu ez dezaten?
Nik argi ikusten dut:
gure bertako dendak eta negozioak bultzatu behar ditugu. Azken finean gure ohiko denda, jatetxe, tabernak… gure kaleei xarma berezia ematen diete.
Ez al dira erakargarriak alde zaharretako jatetxeak, munduko edozein tokitan topa daitekeen McDonald’s-ekin alderatuta?
Gainera, nortasun berezia igortzen dute eta bertako produktuak eta gure ekonomia bultzatzen dute. Ildo beretik, zerbitzu pertsonalizatuago denez lanpostu gehiago sortzen dituzte. Baina zoritxarrez, negozio horiek aurrera joateko, produktuak garestiagoak izan behar dira, bestela dendarien irabaziak gutxi edo urriak dira.
Gobernuen esku, adibidez, badaude bertako negozioak bultzatzeko neurriak. Alde batetik, merkatu librean, handienak txikiena jateko joera duenez, gobernuen lana da hori erregulatzea baita arautzea ere. Besteak beste, ordutegiak mugatzea neurri hauetako bat da. Muga hau bakarrik lokal handientzat jartzen da eta jaiegun eta igandeetan 100m karratu baino gehiagoko lokalek itxi behar dute derrigorrez. Horrela, gobernuak txikiei aukera hori ematen die haiek erabaki dezaten: itxi edo zabalik egon.
Arau honetaz, batez ere, txinatarrak aprobetxatzen dira, baita pakistandar edo hegoamerikar ugari ere. Izan ere, euren izaera eta mentalitatea langileena denez, euren xede nagusia mozkinak lortzea da, agian kate handien moduan edo areago. Izan ere, berdin die jaiegunak edukitzea ala ez. Horren adibide dira igande, zein jaiegunetan irekita dauden fruta-dendak, ile apaindegiak, bazarrak… Bestalde, dendari euskaldunak ez daude hainbeste lan egitera ohituta. Gehienek bai igandeetan, bai jaiegunetan uko egiten diote irekitzeari, baina, behin egoera ikusita, askok irekitzera behartuta egon dira.
Baina beste askok amore ematen dute. Haientzat presio handiegia da eta gero eta kasu gehiagotan bere dendak itxi behar dituzte. Izan ere, lehia kate handien aldetik dator, baina baita gure herrira etorri diren nazioarteko milaka bizikide berrien aldetik ere.