Naturaren indarra

Naturaren indarra – 

Animaliaren erreinuan emeak eta arrak daude, izaki-bizidun gehienetan bezala. Hala ere, espezie askotan sexu bat gailentzen da. Espezie batean arren edo emeen kopuruak baldintzatzen du espezie taldearen portaera.

Alde batetik, espezie batzutan bi sexuak elkarrekin bizi dira, baina kasu haietan alfa arra deitzen den ar bat dago. Alfa arra talde osoaren liderra da eta horrek esan nahi du taldea babestea egokitzen zaiola eta ugaltzen den ar bakarra dela. Bera da taldeko eme guztiekin ugaltzen den bakarra, eta beste arra batek alfa arra bihurtzeko nahia badauka alfa arrarekin borrikatu beharra dauka eta irabaztekotan hura izango da hurrengo alfa arra, baina galtzen badu taldetik kanporatuko dute.

Beste alde batetik, erlauntzetan gehiengoak emeak dira eta arrak direnak soilik ugaltzeko dura. Antzera gertatzen dainurritegietan, guztiak emeak baitira. Emeak nagusi diren espezieetan, portaera kolektiboa izaten da. Espezie horietan, taldearen liderra emakumea da eta taldearen ugalkena kontrolatzen du, hau da, bera da ugaltzeko ahalmena duen bakarra, beraz, taldean dauden animalia guztiak anai-arrebak dira. Baina, portaera kolektiboa badute, nola komunitzen dira haien artean?

Animalia bakoitzak haren komunikazio-bidea du, adibidez, erleak mugimenduekin komunikatzen dira. Mugimendu horiek, erleen dantza deitzen dira, hegoak eta gorputza mugitzen hasten direlako. Beste adibide on bat, lehen aipatu dudan bezala, inurriak dira. Haiek antenen bidez komunikatzen dira, bai ikutzen, bai antenekin beste inurrien usaina usainduz. Azken komunikabide hau oso arrunta da janaria eta leku berriak aurkitzeko.

Gizakiok animaliak garenez, arau hauek jarraitzen ditugu? Denok dakigu komunikatzeko ahotsa dugula eta kasu batzuetan keinuak, baina taldeetan gaude antolatuta? Ar alfa badago? Emeen taldeak badaude? Lehenik eta behin, kontuan izan behar dugu animalietatik adimentsuenak garela, beraz, gauzak ezberdinak izango dira. Hala ere, gizakia animalia soziala da, horregatik, lagunen taldeak sortzen dira eta lagunak ditugu. Gainera, ez dago arra alfarik, ikuspegi biologikotik denok daukagu baliabide berdinak eta inor ez dago norbaiten menpean. 

Hala eta guztiz ere, nire ustez, argi dago denok ez ditugula baliabide berdinak eta batzuk norbaiten menpean daude; hortaz, gure adimena azkarra izan arren, naturaren indarra guztion gainean dago, nahiz eta salbuespenak egon. Azkenik, emakumeek kolektiboak izateko joera izango dute eta gizonek beti nahi izango dute botere gehiago.