Nago oso ondo

Nago oso ondo  –

Gaur nago oso ondo. En plan, despertatu naz eta pentzau dut: running egitera jungo naz eta nire errekorra egingo naiz. Nire atlestismo taldean entrenadorea esaten digu errutinea mantentzea inportantea dela eta ere alimentazioa ona izatea. Rollo…, grasa eta txutxeriak ez jatea eta kaloriak kuidatzea.

Eguerdia heldu da. Korrika egitetik bueltau naz. Ez dut nire errekorra apurtu, baina korrika egoten nengoenean pentzatsen egon naiz. Nire nobixoak dio “en plan”, “en rollo” eta “sin mas” saihesten saiatu behar nazela. Atletismoko entrenatzailea badudala ya eta bera nire “entrenatzaile linguistikoa” izango dela esaten du. Pertsona kultoagoa bihurtuko didala eta vulgarismo gutxiago eta kultismo gehiago utilizauko ditudala. Esan zidan lehenengo egunean, ez nekien zer pentsatu. Tzorrada bat zela uste nuen. Baina bera oso majoa da eta nik asko maite dut. Hain kuki da! Nire uztez hori maitemindu zidan gehien. Pixkat jartzen zidan, en plan… -barkatu-, zera… super kultoa, super intelektuala izatea. Lehen, orain dela urte batzuk pentsatuko nuen, enpolloi bat zela, loser bat. Baina, orain… ay! Ez dakit zergatik, baina zoratuta nauka. Txora-txora eginda.    Ikusten? Ni lehen ez nituen horrelako gauzak esaten. Baina kutsatu nau. Bueno, eta batzuetan bronkaren bat botatzen dit. Hau ez dut horrela esan behar, hobeto beste hori… K bat jarri behar dudala hemen eta hor ez dudala jarri behar…

Arratsaldea heldu da eta Ostegunak irakurtzen nabil, Jon Arretxeren obra arrakastatsua. Liburu erraza da eta erraz irakurtzen da. Nire mutil lagun kuttunak gomendatu dit. Bueno, egia esan liburuaren lanketa ere egiten ari naiz. Webgune honetan hiztegia lantzen dugu. Termino ugari ikusi eta ikasi ditugu. Bai, “ditugu” esan dut. Nire mutilak pazientxize handia deko. Ee, ikusten? “Nire mutilaK” idatzi dut eta ez “Nire mutila”. Ikasten noa. Poliki-poliki. Pauso txikiz aurrera, ETSren abestian esaten duten bezala.

Gaua heldu zaigu. Afaria prestatzen gaude. Elikadura zaintzea ezinbestekoa da, nire atletismo entrenatzaileak dioen bezala. Entrenatzaile iaioa da eta gomendio egokiak ematen dizkit. Horregatik, etxean bertan prestatutako jakiez elikatuko gara; barazki freskoak eta oilasko-bularki gozoa plantxan. Nire beste entrenatzaileak, alegia, nire bihotzeko azukre koxkorrak afari ostean film bat ikustea proposatu dit. Irati deituriko filma ikusiko dugu. Hizkera bereziaz aritzen dira. Hika eta Berorikaz baliatzen omen dira. Tira, zeozer ikasi dut dagoeneko, eta belarria zorroztuko dut, zeozer ulertzen ez baldin badut. Nire bikotekideak nire itaunei aurre egingo dio; beraz, ziur nago zeozer ikasiko dugula. Bizitza etengabeko ikasketa da, hala nola, oztopoak gailentzea.

 

Nago oso ondo