Nafarroa, euskara eta auto gorrotoa

Nafarroa, euskara eta auto gorrotoa –

Nafarroa, euskara eta auto gorrotoa
Leire Meabe

Errazagoa da gezur batez norbait konbentzitzea, gezur hori okerra dela konbentzitzea baino.

Ez dakit nori entzun nion esaldi hori. Baina arrazoia zuen. Euskarak ez du Nafarroarekin zer ikusirik. Hori euskaldunen kontua da. Historikoki atzera eginda eta orainari begiratuz, baieztapen hori erabat okerra dela agerikoa da. Gezur galanta, alegia.

Baina gezur hori botere faktikoek bultzatua bada, hots, gobernuek, kazetariek, militarrek, elizak, enpresaburuek, irakasleek, eskolek… ideia hori zabaltzen badute, ba… sinesgarri izan daiteke. Are gehiago, gezur hori behin eta berriz errepikatua bada.

Nafarroa Gaztelak bereganatu zuenetik, euskara ezabatzeko lanean aritu dira. Eta euskararekin harremana zuen ororekin. Hori dela eta, Nafarroako euskaldun asko, euskara bera ukatzera heldu dira. Eta ez hori bakarrik, auto gorrotoa ere garatu dute. Ez dute, ez, nahikoa izan akulturizazio eta asimilazioarekin. UPN eta korda horretako askoK abizen euskaldunak dituzte eta maiz abizen bera euskarazko hitzak direnak. Adibide garbia dugu Cristina Ibarrola (-> Ibarreko Ola), Iruñeako alkate ohia. Bera bezala askotxo dira Nafarroa zabalean.

Nafarroan zehar euskararen presentzia ukaezina da, abizen eta toki-izenenekin. Jarraian adibide esanguratsu zein agerikoenak aipatuko ditut.

Osasuna. Benjamín Andoian Martínez-ek eman zion izena 1920an, Iruñeako Kutz Kafean. Izen hori eman nahi izan zion, kirolak osasunarentza dituen onurak goraipatzeko. Lehenengo mailan lehiatzen duten beste taldeekin alderatuta (Athletic, Real Sociedad eta Alaves), bera da izen euskaraz duen bakarra.

Anaitasuna edo gaztelaniaz “hermandad” litzatekeena (anai+tasun+a). Sociedad Cultural Deportivo Recreativa Anaitasuna Iruñeko eskubaloi taldea da. 1952an jaio zen, Anaitasuna eta Peña Anaitasuna taldeak batuz. Egun ASOBAL Ligan parte hartzen du.

Eskubaloiaz gain honako sekzioak ere baditu: Gimnasia erritmiko, Judo, Halterofilia, Saskibaloi, Igeriketa, Padel, Tenis, Squash, Areto-futbol, Futbol, Txirrindularitza eta Urpekaritza. 

Mendebaldea auzoa. Iruñean dago, 1985 urtean sortzen joan zen. 17.000 biztanle inguru ditu. Eta nola ez, izenak adierazten duen bezala Iruñako mendebaldean kokatua dago.

Altsasu eta Lizarra artean Urederra dugu. Ega ibaiaren iturburua da. Urbasako akuifero karstikoaren irteera naturala da. Bere urak kolore turkesa bereizgarria dauka, karstifikazioaren eraginez. Hain zuzen, ezaugarri honengatik edertasun handiko ikuspegia eskaintzen du eta horren ondorioz milaka bisitari ditu urtean zehar (hainbeste, ezen 500 bisitariko muga du egunean). Ezaugarri bereizgarri horrek ematen dio izena: ur ederra. Horregatik deitzen da “Urederra”. Gainera, Urbasa mendilerroan dago. Hau da “Ur basatiko” lurretan.

Beste milaka ere aipatu daitezke (Bortziriak -bost hiriak-, Elizondo -Eliza ondoan-, Salazar eta abar). Nafarroak euskararekin zerikusirik ez duela esaten dizuten hurrengoan, badakizu zein adibide esan. Eta bere horretan jarraitzen badu… esaiozu “itXi aHOa, bAbOA!!”

Nafarroa, euskara eta auto gorrotoa

2 pentsamendu “Nafarroa, euskara eta auto gorrotoa”-ri buruz

  • Euskal izen adibideak jartzen ibiltzea etsaien amarruan erortzea da. Ez dago adibiderik jarri beharrik mundu guztiak badakielako. Nafarroak oraintxe bertan soziologikoki 40 urteko atzerapena daramala nabari dut. Eta hauxe bera behin hor nonbait beste bati ere irakurri nion. Gaurko nafar gizartea oso zaila da, oso. Jaten aparte eman beharrekoa. Nik behintzat ez ditut ulertzen, eta ulertzen ez ditudanez bakean uztea hobe. Eta ez dago UPNraino joan beharrik.

  • Babes politika 2024-02-19 13:44

    Ba nere ustez merezi du.
    Nafarroa: borrokatzeko merezi duen lurraldea.
    Asko dago jokoan, asko irabazteko. Garaipen gogorrenak, garaipen gozoenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude